Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

  • Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025eko martxoaren 31n - 13:24
Birunda gune autogestionatuaren aurretik pasatu diren unea Inaxio Esnaola
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Martxoaren 19an hustu zuten Parte Zaharreko Abuztuak 31 kaleko Birunda gune autogestionatua. Operazioa “ilegala” izan zela salatu zuten egunean bertan Birundako kideek, euren aldeko epai bat eskuratu dutelako duela gutxi. Gertaturikoa salatzeko, manifestazioa deitu zuten ostiral arratsalderako, eta hainbat herritarrek bat egin dute Birundaren itxieraren kontrako martxarekin.

Gunea hustu ondoren, Birundako kideek ohar bat plazaratu zuten: “Duela hilabeteak, sententzia bat jaso genuen Gipuzkoako Auzitegitik. Bertan, Donostiako 2. Instrukzio Epaitegiak ezarritako usurpazio delitutik absolbitzen gintuen; espazioa modu legalean erabiltzen ari gara, beraz. Orain, espaziorako eta barruan dugun material guztirako sarbidea ukatzen zaigu”. Kaleratzearen ondorioz, Birunda erabiltzen zuten pertsona eta eragileen “jarduera guztia gelditu” egin dela deitoratu dute: “Erabil genezakeen auzoko espazio bakarretik umezurtz geratu gara”.

Gertaturikoaren aurka, Parte Zaharrean barrena manifestazio zaratatsua egin dute, eta hainbat pintaketa egin dituzte hormetan Birundaren itxiera salatzeko.


Gaztetxeak kanalean gehiago
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.