Maravillas auziko epaileak dio kasua ez zela bide penaletik eraman behar

  • Epaileak kasua artxibatzearen arrazoia esplikatu du asteartean publiko egin duen idatzi baten bidez. Isunak iritsi daitezke auziarekin lotuta, baina ez dirudi atxiloketarik izango denik.


2018ko abuztuaren 22an - 10:15
Maravillas gaztetxea kanpoaldetik (Argazkia: Sare Antifaxista)

Maravillas auziko epaileak idatzi bat argitaratu du auzia artxibatzearen arrazoiak esplikatuz. Kautelazko huste baten ostean artxibatu zuen epaileak auzia. Izan ere, huste horrek ordu batzuk besterik ez zituen iraun eta gainera, gogor kritikatua izan zen.

Argitaratutako agirian, epaileak dio Nafarroako Gobernuak eskatu ziola eraikina husteko agindua bertan behera uzteko. Gobernuak argudiatu zuen eraikin horretan egin asmo zuen proiektua aurreratu zuela, baita ordena publikoa eta herritarren segurtasuna kaltetu zitzakeela gaztetxearen okupazioak. Ondoren eraikinaren hustea bertan behera uzteko eskatu duenez, epaileak ulertu du Nafarroako Gobernuek okupazioa onartzen dutela.

Epaileak dio “eraikin publikoen mantenua eta bere erabilerak ekar ditzakeen arazoak” ez direla zuzenbide penalaren bidez konpondu behar, bide zibiletik baizik. Zuzenbide zibiletik konpontzeak Mozal Legea aplikatzea ekar dezake ordea, Gara-k iturri juridikoak kontsultatu ondoren argitaratu duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maravillas gaztetxea
Nafarroako Gobernuak ez dio helegiterik jarriko Maravillas gaztetxeari buruzko epaiari

Marqués de Rozalejo jauregiaren okupazioagatik auzipetutako 22 gazteak absolbitu zituen auzitegiak. Auzi horretatik "ikasiko" duela adierazi du gobernuak.


Zigorrik gabe utzi ditu epaileak Maravillas gaztetxearekin lotu dituzten 22 gazteak

Akusazioak froga pattalak dituela ondorioztatu du epaileak. Bertan behera geratuko da, beraz, gazteei guztira eskatutako 56.000 euroko zigorra.


Maravillas gaztetxeko 22 kideren aurkako epaiketa hasi zuten ostegunean

Fiskaltzak gazteen aurka egin zuen hasierako eskaria jaitsi du, eta 630 euroko isuna eskatzen ari da gehienentzat. 2017ko irailean Maravillas Gaztetxeak egoitza zuen Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo jauregia okupatzeagatik ari dira kideak epaitzen.


15 hilabeteko espetxe zigorra, Maravillas gaztetxearen pareko kamera apurtzeagatik

4.320 euroko isuna ere ordaindu beharko du. Zigorturiko gazteak helegitea aurkeztu zuen, baina Auzitegiak epaia berretsi du.


2019-10-02 | Topatu.eus
Urriaren 17an izango da Maravillas gaztetxearen aurkako epaiketa

2018ko abuztuko desalojoaren harira, 22 kideen aurka izango da epaiketa. 150.000 euroko isuna ezarri nahi diete.


Eguneraketa berriak daude