Manifestazioa Tafallan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko

  • Euskaraz Bizi eta Ikasi Herri Ekimena sortu berriak manifestazioa deitu du abenduaren 14rako Tafallan. Nafarroaren zonifikazioa bertan behera utzi eta haurrek euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatuko dute.


2013ko azaroaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Euskaraz Bizi eta Ikasi Herri Ekimena sortu berria da.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nafarroako Gobernuak sustatzen duen hizkuntza eskubideen lurralde banaketa salatu du ekimenak, eremu mistoan eta eremu ez euskaldunean dituzten lege mugak alegia.

Ekimena abian jarri dutenak eremu ez euskaldunekoak dira eta haien ustez, "'zonalde ez euskalduna’ eta ‘mistoa’ izendatutako eremuetan bizi garenok munduan beste inon ezagutzen ez diren mugak bizi ditugu egunero. Vascuencearen legearen ondorioz lerro batek banatzen gaitu euskaraz ikasi ahal izateko eskubidetik".

Haurrek euskaraz ikasi ahal izateko egunero kilometroak egin behar dituztela salatu dute. Sosak gastatu behar dituzte horretan eta umeak errepidean arriskuan ipini.

Abenduaren 14ko manifestazioa ia ehun elkarte, alderdi politiko eta herritarrek babestu dute. Gehiengo sindikalak eta ia alderdi politiko guztiek ekimenaren alde egin dute, baita hainbat alkate eta zinegotzik ere.

Manifestua eta hitzorduak Izarbeibar-Lizarraldea webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Eguneraketa berriak daude