Manifestazio isila egin dute kandelekin Iruñeko kaleak argiztatuz, Palestinaren alde

  • Gauerdian manifestazio isila egin dute Iruñean, Palestinako herria jasaten ari den genozidioa salatzeko.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko maiatzaren 15an - 11:01
Azken eguneraketa: 2024-05-16 16:17:55

Iruñeko Udaletxe Plazatik abiatu, kandelekin gaua argiztatu, eta isilpean hiriaren erdiguneko kaleak zeharkatu dituzte Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean manifestazioa amaitzeko.

Bertan, PSOE eta Sumar alderdien gobernuari genozidioa gelditzeko urratsak ematea eskatu diete, hala nola, Israelekin harreman guztiak etetea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
AEBek Hamasi leporatu nahi diote su-etena ez adostearen errua

Hamasek akordio proposamenari egindako aldaketa batzuk “ez dira egingarriak”, AEBetako Estatu idazkariaren arabera. Israelek ere ez du ofizialki onartu proposamena, baina AEBek Hamas aurkezten dute oztopo bakar gisa.


Erresuma Batuko inteligentzia zerbitzuek Israel lagundu dute Gazako genozidioan

Espioitzarako 200 hegaldi egin dituzte EBko hegazkin militarrek urritik, eta inteligentzia datuak eman dizkiete sionistei. Britainiarren inteligentzia jaso eta analizatzeko taldeak Israelen izan dira “gerra” hasi zenetik. Urriaren 7tik sionistei armak esportatzeko... [+]


2024-06-11 | Gedar
Gaza eta Egipto arteko muga osoa militarki hartu dute jadanik sionistek

Rafahtik gertu dagoen muga-lerroa osorik kontrolatzen dute, antza. Lau bahitu askatzearen aitzakiapean, ia 300 palestinar erail dituzte sionistek Nuseiraten. Azken zortzi hilabeteetan, ia 37.000 palestinar hil dituzte jada.


Dimititu egin du Netanyahuren ministro batek eta honenbestez, “moderatuen” babesa galdu du

Netanyahuk “benetako garaipena oztopatzen” duela argudiatu du Benny Gantz ministroak, gerra kabinetea uzteko arrazoien artean. Netanyahuren gobernuak indarrean jarraitzeko babes nahikoa du oraindik, baina “zentrikoena” den alderdia galdu du.


Palestinaren aurkako genozidioa gelditzeko eskatu dute milaka lagunek Bilbon eta Iruñean

Yala eta Gernika-Palestina mugimenduek deituta kaleak bete dituzte Bilbon eta Iruñean. Hildakoak gogorarazteko performance bat eginda amaitu dituzte manifestazioak.


Eguneraketa berriak daude