Manifestazioa egingo dute bihar Iruñean, euskaraz bizi nahia aldarrikatzeko

  • Kontseiluak egin du deialdia, “jauzia egiteko garaia delako”. Euskara bermatzeko “neurri ausartak” hartzeko ordua dela azpimarratu dute antolatzaileek.

Kontseiluko kideak, manifestaziora deitzeko egindako agerraldian. / Kontseilua.

2016ko ekainaren 03an - 10:02

“Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu” lelopean, manifestaziora deitu du biharko Kontseiluak. Golem-etik abiatuko da, arratsaldeko 17:30ean. Besteak beste, iazko apirilean Anaitasunan egindako ekitalditik gaur arte jazotakoak salatzeko baliatuko dute ekitaldia, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak aurkezpen prentsaurrekoan adierazi zuenez.

“Denbora tarte honetan, hainbat gertaera jazo da eta kalera ateratzeko beharra berretsi besterik ez digute egin”, azaldu zuen Bilbaok. Gertaera horien artean sartu zituen, besteak beste, Iruñerrian ETBren seinalea eteteko agindua, eta Iruñeko haur-eskolen eskaintzaren inguruan hartutako erabakia, Nafarroako Auzitegi Nagusiak Baztango euskara plana bertan behera utzi izanarekin batera.

Biharko deialdia egiteko arrazoitzat jo zituen adibideok zerbaiten adierazle zirela iradoki zuen idazkari nagusiak: “Erregimenak Gobernuan egon edo ez esku luzea duela eta ondorioz, gauzak lotu ezean euskaldunak egoera ezegonkorrean” uzten dituela azaldu zuen.

Horregatik, eta “jauzia egiteko garaia” dela argudiatuta, biharko manifestaziorako deialdia egin du Kontseiluak. Bilbaoren hitzetan, euren aldarria “kalera ateratzeko beharra oraindik ere beharrezko ikusten” dutelako.

“Euskarari bide eman behar zaio, neurri ausartak hartuz. Uste dugu jauzia egiteko garaia heldu dela. Bestetik, euskarari bide eman behar zaio, justiziazkoa delako, oreka soziala bermatzeko beharrezkoa delako” esanaz amaitu zuen prentsaurrekoa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Iruñean
Mingainak astindu ditu Iruñeak

Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Datorren ikasturtean ere Iruñeko haur eskola bakarrean egongo da murgiltze eredua

Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du  duela 35 urteko egoera berean daudela.

 

 

 


2022-05-09 | Leire Artola Arin
Salatu dute Iruñeko haur eskoletako euskarazko eskaria udalak dioena baino %15 handiagoa dela

Maiatzaren 9an atera dira aurrematrikulen zerrendak, eta Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak salatu du Iruñeko Udalak %20ra “mugatu” duen euskarazko eskaria izatez %35,2koa dela. Gainera, azpimarratu dute euskara ezin dela neurtu eskaintza-eskaria... [+]


2022-03-25 | ARGIA
Iruñeko Korrika Txikia espaloietatik egin beharko dute, Udalaren aginduz

Hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela argudiatuz Korrika iragartzen duen haurren Korrika txikiari trabak jarri dizkio Iruñeko Udalak, haurrei, musikariei eta erraldoiei errepidetik ibiltzea ukatuz.


Eguneraketa berriak daude