Urtarrilaren 18an sartuko da indarrean Beasain eta Bergara arteko errepideko bidesari berria, eta Goierriko eta Deba Bailarako Kontseilu Sozialistek azaroan jarri zuten martxan neurriaren aurkako dinamika bat. Igandean, hain justu, ehunka lagun elkartu ziren Beasainen, 'Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu' aldarripean.
Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu. Lelo hori zeraman pankartaren atzean batu ziren igandean, urtarrilaren 9an, ehunka pertsona. Beasaingo (Gipuzkoa) kaleak hartu zituen aldarri horrek, iluntzean egindako manifestazioaren bidez. Deba Bailarako eta Goierriko Kontseilu Sozialistek deitu zuten mobilizaziora atzorako, azaroan elkarrekin hasitako dinamikaren barruan.
Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren asmoa da hurrengo asteartean, urtarrilaren 18an, bidesari berri bat ezartzea Beasain eta Bergara (Gipuzkoa) lotzen dituen A-636 autobidean. Ordainketa-sistema hori langileriaren bizimoduaren garestitze orokorrarekin lotu dute hasieratik bi Kontseilu Sozialistek, eta bidesaria langileriaren egunerokotasuneko "gastu bat gehiago" izango dela salatu dute. "Bidesaria salatzeaz gain, langileon bizimoduaren garestitze progresiboa salatzera atera gara, bidesaria adibide soil bat besterik ez baita", adierazi zuten atzokoan.
Azaroan abiatu zuten Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu dinamika, eta ordutik, hamaika ekimen egin dituzte tokian toki; hala nola, dinamikan parte hartzeko batzar irekiak nahiz kontzentrazioak Goierriko nahiz Deba Bailarako hainbat herritan. Bi Kontseilu Sozialistek kokatu dute lan horren guztiaren emaitza modura atzoko manifestazio jendetsua.
Nabarmendu dute, gainera, langileriaren bizitzaren garestitzearen testuinguruan, horri aurre egiteko "modu eraginkor bakarra" dela "antolakuntza komunista indartzea eta sozialismoaren alde egitea".
Atzoko manifestazioko irudi gehiago, Twitterreko hari honetan
Asteburuan, Errekaleor auzoko urteurrenaren jaiak ospatuko dira, programazio zabalarekin. Gudari Eguna bitarte, umeentzako ekimenak, herri bazkaria eta kontzertu eta DJ sorta polita bilduko dira.
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Bernedoko hezitzaileen aurkako salaketa publikoak zabaldu dira azken asteetan, besteak beste, nerabeak dutxa mistoak izatera "behartzeagatik". Hezitzaileek gezurtatu egin dute halakorik zein gazteekiko tratu okerrik, eta gaitzetsi dute "mezu transfoboak zabaltzeko... [+]
Objektu arriskutsuak identifikatzea, komuna egokitzea eta errutina bat adostea dira, besteak beste, Lares Nafarroa elkarteak zaharren ongizatea eta autonomia sustatzeko proposatzen dituen zenbait aholku.
Gaizkile elkarte baten parte izateagatik jarri diote kartzela zigorra; haatik, bestalde leporatzen zitzaionarentzat errugabetu du Pariseko Auzitegi Korrekzionalak. Frantziako presidentetzarako 2007ko kanpaina finantzatzeko Muammar Gaddafi Libiako diktadore zenarengandik... [+]
Leioako Animalien Tratu Txarren Aurkako elkarteak kaleratu berri duen txostenak argi utzi du asto-probetan erabiltzen diren animaliek behar ez duten sufrimendua jasaten dutela. Azaldu dutenetz, Teresa Gamonal albaitari eta etologoak 54 bideo aztertu ditu, eta hainbat faktore... [+]
Guido Crosetto Italiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Kretatik gertu zihoan ontzi militar bat "misio humanitarioan" hurbilduko da Flotillara .
Israelek genozidioa justifikatzeko darabilen argudio nagusia da Gaza eta Hamas parekatzea. Denak dira terroristak edo terroristen lagunak. Logika hori ondo ezagutu eta sufritu dugu Euskal Herrian. Bada, Erresuma Batuan ere indarrean sartu dute, Palestinarekiko elkartasun... [+]
Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]
Aurrerantzean, Gipuzkoako klub batean jokatu nahi duen 8-12 urteko umeak ez du derrigorrez Eskola Kirolean parte hartu beharrik izango, EAEko Auzitegi Nagusiak hala ebatzita. Multikirol ereduaren kontrako errekurtsoa jarri duen familiaren hitzetan, ez da bidezkoa erakundeek... [+]
ELA sindikatuak deituta, beste hiru greba egun egingo dituzte Gipuzkoako erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek aste honetan, asteazkenetik ostiralera (hilak 24tik 26ra). %100eko lan kontratuak eskatuko dituzte, baita soldata arrakalarekin amaitzeko eskatu ere; LAB... [+]
Palestinan gertatzen ari denarekiko haurrak ekidistantzian heztea ezinezko bihurtu da ikastetxe (eta etxe) gero eta gehiagotan. Adinaren arabera zer eta nola kontatu konplexua izan badaiteke ere, giza eskubideak, heriotza, injustizia… mintzagai dira ikasgela gero eta... [+]
Hilabeteetako aldarrikapena izan da, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua bertan behera geratu zenetik Donostiara joan behar izan baitute Bidasoaldeko familiek, eta Donostiako zerbitzua gainezka zegoela salatu dute behin baino gehiagotan.