Mangok ez ditu Bangladesheko biktimak lagundu nahi

  • Urte Zahar egunean The New York Times egunkariak argitaratu zuenez, Mangok ez du Bangladesheko biktimak laguntzeko diru-funtsean parte hartuko. Tragedia joan den urteko apirilean gertatu zen eta ehunka lagun hil ziren arropa tailerra hondoratu eta azpian harrapatu zituenean.


2014ko urtarrilaren 7an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
The New York Times-ek azalera eraman zuen berria. The New York Times-ek azalera eraman zuen berria.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ezbeharrak zalaparta handia sortu zuen orduan, eta ezbaian jarri zituen arropa marka handiak, haien produkzioa garatzen ari diren herrialdeetara eramateagatik, eta ezikusia egiteagatik bertakoen lan-baldintza miserableei.

Nazioarteko presioaren ondorioz, lau marka handik 40 milioi dolarreko diru-funtsa biltzea erabaki zuten joan den astean. Mangok eta beste zenbaitek, ordea, uko egin diote ardurari, “hartu-eman komertziala erabat formaldu gabe” zeukatela argudiatuta. 

Alabaina, Wall Street Journalek istripua gertatu eta berehala jaso zuenez, tailerrean presiopean ari ziren lanean, Mangoren eskaera bati irteera emateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bangladesh
Eguneraketa berriak daude