Aurreko ostegunean Mañeru eremu mistoan sartzeko lege proposamena atzera bota zuten PSNk eta Navarra Sumak Nafarroako Parlamentuan. Ezezkoa eman ez ezik, gogor ere agertu zen PSN. Mañeruko Udalak aho batez eremu mistoan sartzea onartu zuen arren, legea ez zen onartua izan, eta beraz, Mañerun euskarak ez du behar beste babesik izango. Hauteskundeak ate joka daudela, tantoa apuntatzeko aukera ezin hobea zirudien sozialistentzat. Alabaina, PSNk berriz ere euskarari trabak jarri dizkio, hots, euskararen osasuna hobetzearen kontra agertu da.
Hasieratik has gaitezen: egun indarrean dagoen Euskararen Foru Legea 1986an onartu zen. Are atzerago jo dezagun; 1980an Nafarroako Parlamentuak euskara Nafarroa osoan ofiziala izateko ebazpena onartu zuen. Egun horretan ebazpenak PSNko aldeko botoak jaso zituen. Jakina da Espainiako Gobernuak ebazpena ezerezean utzi zuela eta zonifikazioaren ideiaren ondorio dela egungo Euskararen Foru Legea.
Aukera bikaina zuen PSNk, behingoz, euskarari eta euskaldunoi keinua egiteko; Mañeruren borondatea besterik ez zuen onartu behar
Lege honek, zorionez, aldaketak jaso ditu, gutxi izan badira ere. Adibiderik esanguratsuena 2017an emandako aurrerapausoa da: Nafarroako 44 herri eremu mistora igaro ziren, eta, halaber, Atez herria eremu euskaldunean dago geroztik. Ezetz asmatu zer bozkatu zuen PSNk oraingoan? Bai horixe! Ezezko botoa eman zuen.
Bistakoa da PSNk euskararekiko duen obsesioa edota beldurra. Hori bai, Txibite lehendakaria Irulegiko aurkikuntzan argazkiko lehen ilaran atera behar zen… Aurreko azaroan hizkuntza baskonikozko testurik zaharrena aurkitu zuten Aranzadiko ikerlariek, Irulegiko mendian. K.a.I. mendeko testua da eta “sorioneku” inskripzioa antzeman daiteke bertan. Aurkikuntza altxor gisa definitu zuen Txibite lehendakariak, euskara dugun altxorraz behin eta berriz ahazten den lehendakari berak.
Haria berriz hartuz, aukera bikaina zuen PSNk, behingoz, euskarari eta euskaldunoi keinua egiteko; Mañeruren borondatea besterik ez zuen onartu behar. Ezin aipatu gabe utzi Mañeruko Udalaren eskaera zentzuduna dela, oso: gehiengoak D ereduan ikasten du eta eremu mistotik kanpo dagoen herri bakarra da bailara osoan. Nork daki, horrela, bozka batzuk berenganatu zitzaketen ere. Arestian esan bezala, PSNk kontrako botoa eman zuen, Navarra Sumarekin bat etorrita, eta Mañeruk zonalde ez-euskaldunean jarraituko du.
Euskararen legeari eta nomalizazioari dagokionez, PSN eta UPN ezin dira bereiztu, jarrera bera baitute
Jarrera horrek bi gogoeta eragiten ditu. Lehenik eta behin, euskararen legeari eta nomalizazioari dagokionez, PSN eta UPN ezin dira bereiztu, jarrera bera baitute. Bigarrenik, alderdi sozialistaren kupulan egin dituzten kalkuluek gauza bat pentsatzera gonbidatzen dute: ez ote duten UPNrekin gobernua adostuko hurrengo hauteskundeetan, alegia.
Gauzak horrela, nafarrok sorionekuak izango gara PSNk jokabidea aldatzen duenean, euskararen osasunak hobera egingo baitu. Irulegiko eskuaren aurkikuntzaren harira, Gontzal Mendibilen hitz batzuk ekarriko ditut gogora: "Gatozenetik goaz". Eta hortxe, hain zuzen, gure iparra.
Aritz Santamaria
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?