Maliko miltar matxinatu talde batek herrialdeko instituzioak desegin eta konstituzioa bertan behera utzi duela jakinarazi du. National Committee for the Restoration of Democracy and State izena hartuz, Amadou Toumani presidentearen agintearekin bukatu eta bere jauregia hartu dutela esan dute militarrek, estatuko telebistan irakurritako ohar batean. Azaldu dutenez, urtarrilean herrialdearen iparraldean hasitako tuaregen altxatzearen aurrean gobernuak izan duen jarrera "inkonpetenteak" bultzatu ditu matxinada hastera.
Izan ere, militarrak gobernuari arma eta munizio gehiago eskatzen aritu dira azken hilabeteetan, Azawadeko Askapen Mugimenduak gidatutako tuareg matxinadari aurre egiteko. Era berean, gobernuak tuaregekin negoziatzen saiatzeak haserretu ditu militarrak.
Askapen mugimendu hori pasa den urtarrilaren 17an hasi zuten tuaregek Maliko iparraldean, zonaldearen independentzia aldarrikatu eta gobernuaren baztertzea salatzeko. Gainera, haien manifestazioen aurka "errepresio itsua" martxan jartzea egotzi izan diote gobernuari.
Baliabide naturalak
Mali Afrikako hirugarren urre ekoizlea da, Hegoafrika eta Ghanaren atzetik. Gainera, herrialdearen iparraldean, istiluak gertatzen ari diren gunean, Frantziak kudeatutako uranio erreserbak daude. Tuaregek uranio mehatzeen eta sortzen dituen irabazien gaineko kontrol gehiago eskatzen diote gobernuari. Era berean, azken urteetan zonalde honetan petrolio eta gas naturala bilatzeko saiakerak izan dira.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!
2014ko Euskal Herria Zuzenean jaialdian egindako hitzaldia.
Maliko gobernuak eta Azawadeko tuaregek presoak trukatu dituzte bake elkarrizketen bezperan, borondate oneko keinu gisa.
Gutxienez zortzi hildako izan dira Maliko armada eta gehienbat tuaregek osatzen duten MNLAren arteko borroketan, Kidal izeneko herrian (ikusi mapan non dagoen). Maliko Lehen Ministroak Azawadera egindako bisita batek lehertu du aurretik ere bero zegoen gatazka. Iturri tuaregetan irakur daiteke Lehen Ministroaren aurkako manifestazio baketsua egin zutela tuaregek, eta soldadu maliarrek hauen aurka tiro egin zutela, azkenean MNLA bera ere erasotuz.
Frantziako Gobernua Malin destinatutako soldaduak etxeratzen hasi da. François Hollande presidenteak esandakoa bete du, tropak apirilean herrialdea uzten hasiko zirela adierazi baitzuen. Ehun batek jada utzi du Mali, eta uztaila bitartean besteak etxeratuko dira. Hala ere, Frantziak mila soldadu inguru utziko ditu bertan, NBEko 11.200 kasko urdinekin eta 1.400 poliziarekin batera.
Azawad hartzea parterik errazena zen. Orain, Maliko estatuak, gerrillarien erasoei, ‘Tuaregen arazoari’ eta zatitutako gobernua izateak sortzen dituen eragozpenei egin beharko die aurre, Imad Mesdoua analista politikoak The Guardian-en idatzi duen moduan.
Afrika erdialdeko Mali idor txiroaren jabe egiten ari ziren islamista fanatikoei, Europatik Frantziak geldiarazi dizkie oinak militarrak bidalita, norbaitek egin behar zuen. Horra Frantzia eta Europako herritar askok sinetsi nahiko lukeen abentura. Polita litzateke, baldin eta ahaztuko bagenu orain arte gertatuen eta laster jazoko direnen kate-begi bat dela.
Frantziako armadako buruzagiek larunbatean iragarri zuten Azawadeko hiruburua, Gao, kontrolpean hartu dutela. Bamakoren ipar-ekialdera dago, 1.200 kilometrora. Igandean Sud Ouest egunkariak informatu zuenez, Baionako paratxutisten errejimentuak parte hartu du operazioan.
Gobernu frantziarrak 2.500 militar izango ditu Malin datozen egunetan bertako gobernuarekin batera MNLA erakunde independentista tuarengen eta herrialdeare iparraldean matxinatu diren bestelako indar islamisten aurka egiteko.
asa den apirilaren 6an Azawadeko Askapen Mugimenduak independentzia aldarrikatu zuen, Maliko iparraldean. Tuaregez osatutako taldeak urtarrilaren 17an hasitako askapen altxamendua amaitutzat jo zuen aldarrikapen horrekin. Baina nazioarteak ez du onartu.
Mossa Ag Attaher, Azawadeko Askapen Mugimenduko bozeramailea Katalunian izan da egunotan, pasa de apirilaren 6an aldarrikatutako Azawaden independentziari buruz hitz egiteko. Nazioarteak ez du onartu azken urteetan Maliren esku izan den zonalde honen askapena. Diari de Sabadell egunkariak Ag Attaherrekin eginiko elkarrizketa kaleratu du eta pasarte batzuk bildu ditugu jarraian.