Maiatzaren 1ean bandera moreak airean: Nor gara langile klasea?

  • 2016ko maiatzaren lehena langile klasearen nazioarteko borroka eguna dugu. Lana, edo hobeki esanda, soldatapeko enplegu duin baten aldeko eskubidearen aldarrikapen eta borroka eguna. Tradizioz, sindikatuek ordezkatu eta defenditzen duten eguna. Emakumeok enplegu eta bizi baldintza duin batzuen aldeko borrokan beti tinko jardun izan gara lan merkatu formaletik, honen bazterretatik eta, batez ere, honetatik kanpo.


2016ko apirilaren 29an - 15:59
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ukaezinak dira gaur egun lan merkatuak eta lan harremanek orokorrean bizi duten prekarizazio basatia, babeserako tresna kolektiboen ahultzea eta lan harremanen indibidualizazioa tarteko. Egoera honen aurrean ondorioak bestelakoak dira gizon zein emakumeontzako. Eta logikoa denez, honek antolaketa kolektiboa eta borroka sutsua eskatzen du.

Etxeko lanei eta zaintzari benetan duten balioa aitortzea beharrezkoa ikusten dugu, eta auzitan jarri behar da hauen antolaketa soziala: gizon eta emakumeek berdintasunez egin behar dituzte. Erantzukizun hau jendarte guztiari dagokio. Beraz, berdintasunaren inguruko diskurtsoen erretorika gainditu eta arazoaren errora jo behar dugu, hezkuntza eredua ez ezik kontziliazio politikak ere zalantzan jarri, zeren horiek emakumeon rola -bizitzaren sostengatzaileena- bideratu ordez indartu egiten baitute.

Emakumeok esan ohi dugun bezala: lana sobera dugu eta enplegu duina faltan. Oraindik ere nagusiki, lan merkatu ez ofizialean, ez arautuan eta ez errekonozituan dihardugunak gu gara. Lana gainezka daukagu; kalitatezko bizitza eta enplegua nahi ditugu, emakume guztioi autonomia, eskubideak eta prestazioak bermatzeko.

Eta XXI. mendeko kapitalismo neoliberalean ezagutzen ari garen aldaketa prozesu anitzak kontuan izanda (langabeziaren igoera, 3. sektorearen suntsiketa, ezkutuko ekonomia…), egun, langile klaseaz aritzean, berau fabrikako menpekotasunik gabeko gizon heterosexual zuri batzuek soilik ordezkatzen al dute? Hortaz, langile klasearen berdifinizio baten beharra azpimarratu nahiko genuke, zeinetan, langile izaera esleituko zaion aberastasuna, balioa, prestigioa, zaintza, bizitzaren mantentzera bideratzen diren jarduera guztiei, hauek soldatapekoak izan edo ez. Kapitalismoa eta heteropatriarkatua txanpon beraren bi aurpegiak dira. Eredu jasanezin bat osatzen dute, pertsonen eta Lurraren, eta batik bat emakume-gorputzaren menperatzean eta esplotazioan oinarritua.

Emakume migranteak, bollerak, transexualak, aniztasun funtzionala dugunak, soldatapeko langileak, baserritarrak, prekarioak, langabetuak, adin desberdinetako emakumeak, jatorri desberdinetakoak, hirietakoak, herrietakoak, etab. biltzen dituen Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa honek jendarte eredu berri bat eraikitzen ari diren subjektu politiko kolektibo desberdinen arteko aliantzan sinesten du feminismoak, aldarri nagusi izaki. Gure arteko aniztasun eta desberdintasunen jakitun gara, baina argi daukagu aldaketa garai honetan, feminismorantz aldaketa egiteko elkartu eta noranzko berean eragiteko garaian gaudela.

Bizi ereduen talka baten aurrean aurkitzen garen honetan, feminismotik, bestelako eredu baten aldeko imajinario eta jardunbiderako hautua egiten dugu: Honek produktibitatea eta erreproduktibitatearen aitortza lehenesten du, bizitzari duen balioa aitortzen dio, ezaugarritzat elkartasuna du, denboraren jabetza ahalbidetzen du eta zaintza-lanen balioespena onartuko du. Horregatik, maiatzaren batean ere, bandera moreak astintzen ditugu elkarrekin, trapu soilak izan ez daitezen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbidera

 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Bea Salaberri
Txitxar txiroak

Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


Eguneraketa berriak daude