Macronek txertoa jarri ez duten herritarrak “izorratu” nahi ditu

  • Frantziako Errepublikako lehendakariak horixe adierazi du Le Parisien egunkariari emandako elkarrizketan. Adierazpenen ondoren, kritika handiak jaso ditu ezker-eskuinetik.


2022ko urtarrilaren 05an - 14:51
Azken eguneraketa: 15:56
© Rémi Jouan, CC-BY-SA, GNU, Wikimedia Commons.

Kritikak bakarrik ez, adierazpenak egin zituen unean Frantziako Legebiltzarrean txertaketaren pasaportea onartzeko larrialdiko legea eztabaidatzen ari ziren, eta lehendakariaren hitzek saioa bertan behera uztea ekarri zuten.

Zehazki, horrela aipatu zuen izorratzearena: “Ni ez nago frantsesak izorratzearen alde. Kexu naiz administrazioak hori egiten duenean, baina beno, txertatu gabeak bai, horiek izorratzeko gogo handiz nago. Eta horrela egingo dugu amaiera arte. Hori da estrategia. Ez ditut espetxean sartuko eta ez ditut indarrez txertatuko. Baina argi esan behar zaie urtarrilaren 15etik aurrera ezingo direla jatetxe batera joan, ez antzerkira joan, tabernan zerbait hartu, zinera joan edo beste hainbat gauza”.

Macronek adierazi duenez, batez ere arrazoi praktikoengatik ez du egin derrigorrezkoa txertoa, besteak beste arazoa litzatekeelako hori kontrolatzea: “Espetxeratu eta gero txertoa jarriko diet, ala?”.

Aurrerantzean ez da nahikoa izango test negatibo bat erakustea leku ugaritan sartzeko, orain bezala. Onartu nahi den txertaketa lege berria txertaketaren pasaportea bihurtuko da, hots, eskatzen diren txerto guztiak jarrita daudela dioen agiria.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude