"Errusiaren eta Mendebaldearen arteko gerturatzea kaltetu duten akatsak egin ditugula onartzeko prest nago"

Zuzeneko jarraipena
  • Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerri eta Segurtasun Politikarako goi karguak Frantziako LCI katearekin hitz egin du, eta, besteak beste, adierazi du "akats batzuk egin dituztela onartzeko prest dagoela"; bere hitzetan, Errusiaren eta Mendebaldearen arteko gerturatzea kaltetu duten akatsak.

    Jarraitu lotura honetan atzoko jarraipena.

Ekialde Hurbileko 16.000 boluntario, Donbasseko frontean borrokatzeko prest

Errusiako Defentsa Ministroak adierazi du Ekialde Hurbileko 16.000 boluntario, Siriakoak batez ere, Donetskeko eta Luhanskeko miliziekin batera borrokatzeko prest daudela, eta Vladimir Putinek boluntario hauek frontera joatea baimendu du.

Errusiako Defentsa Ministerioak boluntario hauen irudiak zabaldu ditu:

Propaganda belizista 'Cuatro' katean: "Ukrainarrek errusiar gehiago hil behar dituzte"

Iker Jimenezen En el Punto de Mira programan Jose Jimenez Planelles Operazio Instruktoreak hartu zuen parte bart gauean. Honek Espainiako Estatuak Ukrainari bidalitako armak erakutsi dizkio ikuslegoari, eta ondorengoa adierazi du instruktoreak: "Modu bakarrean naiz baikorra: errusiar gehiago hiltzen. Ukrainarrek errusiar gehiago hil behar dituzte, eta hau oso garrantzitsua da. Zutabe horrek desagertu egin behar du, eta Odessatik gertu dauden ontzi horiek sartzea itxaron behar dute, ondoren inguru guztia minatu eta haiekin akabatzeko. Hau da, errusiar gehiago hil behar dira, Ukrainako herriak negoziaketa on batera iristeko hori behar duelako".

Polemika sortu du Mariupoleko ospitalaren bonbardaketak

Herenegun, Errusiako armadak Mariupoleko ospitale bat bonbardatu zuen, eta Zelenskik eta mendebaldeko beste hainbat mandatarik "gerra krimena" leporatu zioten Putini. Hala ere, hainbat ahotsek diote Mariupoleko ospitalea otsailetik Azov Batalioiko soldaduek hartua zutela, eta eraikin militar funtzioa zuela.

Bestalde, bonbardaketaren ostean dauden argazki bakarrak Associated Presseko Yevgeny Maloletka argazkilariarenak dira, eta argazki batean dagoen emakume bat Marianna Podgorskaya modeloa dela baieztatu dute. Errusiak salatu du muntaia izan dela, eta gogorarazi du Azov Batalioia eraikin zibiletan ari dela sartzen, ondoren gerra krimenak salatzeko.

Azkenik, Errusiako Kanpo Harremanetako Ministroak, Sergei Lavrovek, prentsaurrekoan adierazi du martxoaren 7an Errusiak Nazio Batuen Erakundeari ohartarazi ziola Azov Batalioia eta bestelako talde nazionalistak ospitaleetan eta eskoletan sartzen ari zirela.

Ukrainako mendebaldeko hiriei eraso egiten hasi da Errusia

Errusiako Armada Ukrainako mendebaldeko hirietako posizio militarrei eraso egiten hasi da; orain arte herrialdearen hegoaldean eta ekialdean egin ditu operazioak, baina gaur Lutsk eta Ivano-Frankivsk hirietako posizio militarrei egin die eraso. Bestalde, Dnipro hiriko hainbat posizio ere bonbardatu ditu armada errusiarrak.

Borrell: "Errusiarekin gerturatzea kaltetu duten akatsak egin ditugula onartzeko prest nago"

Frantziako LCI telebista katearekin hitz egin du Josep Borrellek, Europako goi kargudunak, eta, besteak beste," Errusiaren eta Mendebaldearen arteko gerturatzea kaltetu duten akats batzuk" egin dituztela onartzeko prest dagoela adierazi du.

Hala ere, Slobodan Milosevicekin alderatu du Borrellek Putin, eta Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegian epaitzea espero du: "Errusia bereizi gabe ari da bonbardatzen; Mariupolen gertatzen ari dena gerra krimena da, ziur asko".

Jarraipenarekin hasi gara

Gaurkoan ere Ukrainako inbasioaren azken orduko albisteekin zuzeneko jarraipena egingo dugu.

Atzoko labiste garrantzitsuenak esteka honetan dituzue.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


Babes gutxi jaso du NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko Macronen planteamenduak

Ukrainari buruzko nazioarteko bilera burutu zuten otsailaren 26an hogei bat estatuburuk eta horren berri emateko prentsaurrekoan bota du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko planteamendua.


Zelenski: "Ukrainako 31.000 eta Errusiako 409.820 soldadu hil dira gerran”

Gerran hil diren ukraniarren inguruan Errusiak emandako datuak ezeztatu ditu Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak. Laguntza militarra ematen jarraitzeko eskatu die AEBei.


Eguneraketa berriak daude