Lurzaindiak bazkidetza zabaltzeko kanpaina abiatuko du igandean

  • Lurraren Eguna ospatuko da maiatzaren 5ean, Donaixti-n (Baxenabarre). Kari horretara, Lurzaindia-k harpidetza kanpaina berriari hasiera emanen dio igandean.


2019ko maiatzaren 03an - 15:54
Bastien Cecchetto eta Perrine Decarsin Donaixtin plantatu dute beren proiektua. Argazkia: Guillaume Fauveau.

Lurzaindiak, harpidetza bitartez, bi proiektu berriren aldeko sostengua ezarri nahi du Donaixti eta Ahurti herrietan. Euskal Herriko laborantza lurrak atxikiz, elikaduraren burujabetza, enpleguen sortzea, tokiko elikaduraren sustapena eta laborantzaren transmisioa ahalbidetu nahi du elkarteak.

2018an abiatu zen sostengu kanpaina eta orain, 38 hektarea lur ordaintzeko 135.000 euroko mailegua kitatu nahi du Lurzaindiak. Bastien Cecchetto eta Perrine Decarsin Donaixtin, eta Laura Daniel Ahurtin dira plantatu nahi diren laborariak. Harpidetza kanpaina hiru laborari horien egitasmoak laguntzeko da.

Lurzaindiak lehentasunez erosteko eskubidea eskatu zion Saferrari, sendagile batek lur sail zenbait erosi nahi zituelako: “Lurren espekulazioaren aurkako borrokan bakarrik sentitzen gara usu”, erran du Lurzaindiako Dominique Amestoy lehendakariak.

Alta bada, oraingoan espekulatzaileen asmoa geldiarazi dute. Bilduko den dirua mailegua ordaintzeko baliagarria izanen da eta hiru laborari plantan jarriko dira. Lurzaindiak deia egin dio jendarteari Donaixtin ospatuko den Lurraren Egunean parte hartzeko eta bere ekarpena egiteko, maiatzaren 5ean, igande honetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurraren espekulazioa
2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


2023-11-21 | ARGIA
Otxantegi Herri Lurrak erresistentzia gosaria deitu du ostegunerako

Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]


2023-11-07 | ARGIA
Aske utzi dituzte astearte goizean Lapurdin atxilotu dituzten herritarrak

Martxoaren 12an izango dute epaiketa Ostia! kolektiboko militante Jeanine Beyrie, Filipe Laskarai, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre-k, kalteak eragitea leporatuta. Manifestazioa egin dute goizean Baionan atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta hitzordua jarri dute... [+]


Eguneraketa berriak daude