Lurrikara politikoak ez du etenik Brasilen, Temer presidenteari formalki ustelkeria egotzi diote

  • Brasilen Michel Temer presidenteari ustelkeria egotzi diote fiskal federalek, eroskerian milioika dolar jaso dituelakoan. Rodrigo Janot fiskalak esan adierazi duenez, "Temerrek brasildarrak engainatu ditu".


2017ko ekainaren 28an - 11:22
Temerrek orain urtebete hartu zuen kargua.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Fiskaltzak aurrera egin dezan, orain Brasilgo Kongresuko kamera baxuko bi herenek onartu behar dute Temerren aurkako epaiketa, Democracy Nowk jaso duenez.

Temer kargutik kentzeko eskatuz herrialdean protestak berotuz doaz. Maiatzaren amaieran, Temerrek armada atera zuen Brasilia hiriburuan, gorantz zihoazen protestak geratzeko. Azpiko bideoan irudiak ikus daitezke.

 

 


Brasil kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.