Brasilen Michel Temer presidenteari ustelkeria egotzi diote fiskal federalek, eroskerian milioika dolar jaso dituelakoan. Rodrigo Janot fiskalak esan adierazi duenez, "Temerrek brasildarrak engainatu ditu".
Fiskaltzak aurrera egin dezan, orain Brasilgo Kongresuko kamera baxuko bi herenek onartu behar dute Temerren aurkako epaiketa, Democracy Nowk jaso duenez.
Temer kargutik kentzeko eskatuz herrialdean protestak berotuz doaz. Maiatzaren amaieran, Temerrek armada atera zuen Brasilia hiriburuan, gorantz zihoazen protestak geratzeko. Azpiko bideoan irudiak ikus daitezke.