Lurra lantzen hasi dira Arbonako okupazioan

  • 3,2 milioi eurotan salgai diren hamabost hektarea lur eta etxaldeari dagokionez, ez dute oraingoz atzera egiteko asmorik plazaratu erosle eta saltzaile aberatsek. Hori horrela tonua gogortu dute ELB eta Lurzaindiak, presioa areagotzeko asmoz. Ondoko hitzordua biharko jarri dute, uztailaren 13ko.

Arbonako okupazioa

2021eko uztailaren 12an - 08:18
Azken eguneraketa: 10:35
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ekainaren 23an abiaturiko okupazioarekin segitzen dute ELB sindikatuak eta Lurzaindia elkarteak, tonua gogortuz gainera: okupaturiko lurrak lantzen hasi dira asteburuan. Lurra irauli eta barazkiak landatu dituzte, "lurrak elikagarri izaten segitu behar duela" aldarrikatzeko. Hamarnaka lagun hurbildu ziren bertara igandean, elkartasunez eta egitarau kultural oparoak erakarririk.

Okupazioaren laugarren astea abiatzen dutela eta eroslearen eta saltzailearen partetik erantzun baikorrik ez dutela, tonua gogortzea erabaki dute ELB eta Lurzaindiako kideek, okupazioarekin laugarren aste honetan. Laborantza lurrak jaten dituen espekulazioa dugu protestaren oinarrian. Zehazkiago, Arbonako etxalde hau salgai da 3,2 milioi eurotan. Arazoari aurre egiteko laborantza lurrei buruzko politika orokor bat gauzatzea eskatzen diote Euskal Hirigune Elkargoari ere. Ondoko hitzordu nagusia biharko jarri dute. Elkartasunez eta indar-harremana azkartzeko, bertaratzeko deia luzaturik dute herritar guztiei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurraren espekulazioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!