Luis Enrique Sorianoren heriotza salatzeko deitutako mobilizazioak atxikimendu ugari jaso du

  • Elkar-ekin kolektiboak elkarretaratzea antolatu du astearterako, Inor ez ahanzturan, Luis Enrique gogoan. Esplotazioarekin amaitu lelopean. 20 urteko gaztea uztailaren 30ean suizidatu zen lantegian.


2021eko abuztuaren 10an - 07:39
Azken eguneraketa: 09:46
Argazkia: uztarria.eus

Mobilizazioa arratsaldeko 18:30etan egingo dute Azpeitiko plaza nagusian. Elkar-ekin taldeak gutun baten bidez Sorianoren heriotza salatu zuenetik, gertatuak oihartzun handia hartu du, eta hainbat antolakunde eta eragilek elkarretaratzearekin bat egin dute.

Besteak beste, sindikatuen artean, ESK, LAB eta ELA sindikatuek agertu diote atxikimendua mobilizazioari. LAB sindikatuak lanean hildako langileen zerrendan sartu du Soriano. Deialdira batu dira Sortu eta EH Bildu alderdiak, Azpeitiko Ernai edo Urola Erdiko Kontseilu Sozalista ere. Azpeitiko alkate Nagore Alkortak elkartasuna helarazi die Sorianoren sendiari eta gertukoei sare sozialen bitartez, eta adierazi du udala “babesa eta beharrezko asistentzia” eskaini diela “gertaeren unetik”.

Ertzaintzaren ikerketa

Uztarria.eus webguneak jakinarazi duenez, Ertzaintzarekin harremanetan jarri da eta Poliziak adierazi dio “gertatua argitzeko ikerketa zabalik dagoela”. Komunikabidea Sorianok lan egiten zuen Azpeitiko Manuel Aizpuru S.M enpresarekin hitz egiten saiatu da ere, baina ez du lortu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan eskubideak
Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


Greba mugagabean daude Gasteizko Udaleko autobus zerbitzuko langileak

Lehen bi egunetan %100eko jarraipena izan du grebak TUVISAn, enpresa batzordearen arabera. Jaurlaritzak %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Lan baldintzak eta zerbitzu publiko osoa hobetzea eskatzen dute langileek.


2023-12-11 | ARGIA
Astebeteko grebari ekin diote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskola erlijiosoetan

Bost egunetik hirutan manifestazioak egingo dituzte hiru hiriburuetan. ELAren arabera, jarraipena %70ekoa izan da lehen egunean.


2023-11-27 | Hala Bedi
Michelinek 150 langile kaleratzeko mehatxua egin du

Enpresak komunikabideei filtratu die berria langileei eta batzordeari jakinarazi aurretik. Kaleratzeen iragarpena langileek eta LAB sindikatuak Michelineko zuzendaritzaren "deriba autoritarioa" salatu ostean etorri da.


Bost hilabetez kobratu barik egon ostean, Bizkaiko Correoseko langileek greba mugagabea abiatu dute

Correos posta-zerbitzuak garbiketarako azpikontratatutako Limpiezas J. Cordoba enpresako langileek salatu dute bost hilabete daroatzatela soldata kobratu barik eta, egoera konpontzeko neurririk hartu ez delakoan, greba mugagabera joatea erabaki dutela jakinarazi du ESK... [+]


Eguneraketa berriak daude