Errusiazaleek Luganskeko herri errepublika aldarrikatu dute Ukraina hego-ekialdean


2014ko apirilaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ukrainako hiru eskualdek aldarrikatu dute herri errepublika izaera eta Errusiarekin batu litezke. RT hedabidearen gaztelaniazko edizioak sareratu duen mapan ikusten da haien kokapena.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Adierazi dute goi-kontseilu bat sortu eta hura arduratuko dela lurralde antolamenduari dagozkion kontu administratiboez, baita finantza eta inbertsio politikaz ere.

“Errepublikak eskubide berak aitortzen dizkie eskualdeko herritar guztiei, norberaren nazionalitate, egoera sozial edo jarrera politikoaz harago”, azaldu dute ekintzaileek.

Maiatzaren 11rako eskualdearen etorkizunari buruzko erreferenduma deitu dute: “Kieveko Gobernu ez-legitimoak bortxaz erantzuten badu, Errusiari eskatuko diogu indar bakegileak bidali ditzala”.

Ekintzaile errusiazaleek Donetsk-eko telebista hartu dute

Ehunka ekintzaile errusiazalek Donetskeko irrati-telebistaren egoitza hartu dute igandean, lekuko hedabideek jakinarazi dutenez. Iragarri dute Moskuk babestutako kate errusiar baten seinalea emititzen hastea dela haien asmoa.

Eskualde horretan ere maiatzaren 11n egingo dute Ukrainako Gobernuak legez kanpokotzat jo duen erreferenduma. Hain justu, galdeketaren aldeko mitin bat amaitzean okupatu zuten hedabidearen egoitza.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukraina
Eguneraketa berriak daude