Loiuko Sisteinge enpresako langile bat hil da

  • 34 urteko portugaletearra da zendutakoa. Loiuko Sisteinge enpresarentzako lan egiten zuen, eta azpikontrataturik lanean ari zela hil zen Kantabriako Derivados del Fluor enpresan, larunbatean.


2020ko irailaren 29an - 09:30
(Argazkia: Ecuador Etxea)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Larunbatean gertatu zen lan istripua, Kantabriako Onton herrian kokatutako Derivados del Fluor enpresan. Eztanda batek erredurak eragin zizkion 34 urteko langileari. Gurutzetako ospitalera eraman zuten zauritua, eta ospitalean zendu zen.

Istripua Euskal Herrian jazotakoen zerrendara batu du beronen berri eman zuen CCOO sindikatuak; izan ere, zendutako langilea Loiuko Sisteinge enpresako langilea zen, eta azpikontrataturik ari zen lanean. Portugaleteko bizilaguna zen zendutakoa.

LABen lan istripuen zenbaketaren arabera, istripu honekin 49 dira aurten Euskal Herrian hildako langileak, eta beste batek desagerturik dirau Zaldibarko zabortegian.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.