Orain Cespa konpainiarekin daukan kontratua balio gabe geratuta, Arrasateko udala aztertzen ari da zer egin kale garbiketa zerbitzuarekin. Berriro lehiaketa publikora atera dezake; iazkoan Cespa eta Zerbitzu aurkeztu ziren. Edo zerbitzua munizipalizatu. Udal gobernu taldeak (EAJ-PSE) bideragarritasun txostena eskaturik, LKS kooperatibak gomendatu dio ez hartzeko bere gain zerbitzu hori, dirua galduko lukeelako. Eztabaida dago Arrasaten.
2017ko maiatzean –Goienak kontatu duenez- Arrasateko udalak Cespari (Ferrovial taldea) eman zion kale garbiketaren kontratua, lehiaketan Serbitzuk baino eskaintza hobea eman zuelakoan. Ados ez eta Serbitzuk auzitara jo zuen, lortu duen arte kontratua baliorik gabe geratzea. Udalak prozedura osoa berriro zerotik hasi beharra daukanez, oposizioko taldeek eskatu zuten zerbitzua konpainia pribatuei kendu eta munizipalizatzea, berrikitan Oñatin eta Hernanin egin duten moduan.
Munizipalizatzearen bideragarritasun ekonomikoa EAJren gobernu taldeak eskatu zion LKS konpainiari. LKS kooperatiba Mondragon taldeko garrantzitsuenetakoa da. Aaholkularitza, ingeniaritza eta plangintza estrategikoan berezitua, LKS partaide da Gipuzkoako hondakinen kudeaketa pribatua Zubietako erraustegian egingo duen enpresa taldean, Urbaser multinazionalarekin aliantza estrategiko bat daukalarik.
Asteazkenean, 14, LKSk bere txostena aurkeztu zuen prentsaren aurrean, udal gobernuaren ordezkariekin batean. Goienak eta Mondraberrik xehetasunez azaldu dutenez, publifikatzearen kontrako txostena aurkeztu du LKSk, baloratuz alde batetik zerbitzua garestiago aterako omen zaiola udalari eta bestetik gaur kontratua daukan Cespako langileek auzitegietara joko balute haiei kalte ordainak pagatu beharko litzaizkiekeela.
Txostenarekiko bere desadostasuna adierazi du Arrasate-Irabazi talde politikoak. Irabazik Mondraberrira bidalitako agirian dioenez, “udalekotzea defendatzen dugu hiru arrazoiengatik: Aurrezte ekonomikoagatik; Zerbitzuaren hobekuntzagatik; Langileen baldintzen hobekuntzagatik, egonkortasuna eta lan-kalitatea suposatuko dituelako.”
Irabazi-Arrasatek udalari eskatu dio txosten serio bat egiteko, jorratuz gaiaren ikuspegi ekonomikoa, juridikoa eta ekonomiko-soziala. “Beti sinestarazi digute publikoa eraginik gabekoa dela pribatuaren aldean, askoz eraginkorragoa. Irabazi-Arrasatetik uste dugu funtsezko zerbitzuak udalekotzea ezin direla neurtu soilik termino ekonomikoetan; termino sozialetan, ingurumenetan eta kalitate arloetan ere neurtu behar da. Hausnartzen dugu LKSek egin duen txosten soilik CESPAren zerbitzuarekin soilik konparatu dela, beste aukerarik aurkeztu gabe. EAJ-PSE ez dutela sinesten oinarrizko zerbitzuen kudeaketa publikoan, eta txostena egin dela oposizioa isilarazteko”.
Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]
Usurbilgo Kalezar auzoko Egurtzegi zaintzadun etxebizitzak zaharren egoitza tradizionaletako logeletatik bereizten dira, bizilekuak eskainiz. Usurbilen zaintza eredu kolektiboaren alde lan egiten dute, zeinak pertsonak eta horien lehentasunak erdigunean jartzen dituen. ARGIAk... [+]
Osasungintza publikoaren aldeko Olatu Txuria plataformak deituta, osasun etxe duin baten eta osasungintza publikoaren aldeko manifestazioa egin dute Martuteneko, Txomiñeneko eta Loiolako bizilagun ugarik, auzo horietako kaleetan zehar. Hiru auzoetako eta hiriko beste auzo... [+]
Langileek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari enpresaren proposamena ez dela konponbidea eta, horren ondorioz, hirugarren greba egunari eutsiko diote.
Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]
Correosen “kaos” egoera salatu zuen Gasteizko LAB sindikatuak apirilaren 16an. Hilabetetan bidalketak “kolapsatuta” egon direla jakinarazi zuen, eta Alde Zaharra, Salburua eta Santa Luzia auzoetarako soilik 10.000 posta bidalketa zeudela pilatuta... [+]
Irailetik mediku euskaldunik gabe daude Elizondoko (Nafarroa) herritarrak. Horrez gain, udan medikurik gabe geratzearen beldur da Baztango Osasun Plataforma. Ekainaren 4an, bizikleta martxa egingo dute herrian.
Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]
Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]