Progresistentzat Donald J. Trumpen presidentzia orain arte tenis pilotak jaurtitzen dituzten makina horietako baten aurrean egotea bezala izan da, behin eta berriz aurpegian pilotakadak hartuaz. Baina ondo begiratuta, orain arte gehien astindu nauen kolpea ez zidan presidenteak berak eman. Duela bi aste izan zen, hainbat lider sindikal ikusi nituenean Etxe Zuritik irribarrez irteten eta kamera mordo baten aurrean esaten Trump presidenteari babes osoa emango ziotela.
Sean McGarvey Ipar Amerikako Eraikuntza Sindikatuen presidenteak esan zuen Trump jaunak bere Bulego Obala erakutsi ziela, eta “izugarrizko” errespetuz hartu zituela. McGarvey jaunak hitz eman zuen soinez soin lan egingo zuela administrazio berriarekin energia, merkataritza eta azpiegitura arloetan; bileran izan zen beste buruzagi sindikal batek, berriz, esan zuen Trumpek zin egin zueneko hitzaldia “une handia” izan zela langile jendearentzat. Trump jaunak dekretuz Keystone XL eta Dakota Access oliobideak eraikitzeko bidea ireki zuenean, lider horiek pozez zoratzen zeuden.
Egia da gobernu berri batek beti izan ohi duela hainbat organizazio adierazpen formalak egiteko prest, esanaz ez direla alderdikoiak eta presidente berriarekin lan egiteko borondatea dutela. Haatik, nabarmena da oraingoa ez dela kasu hori. Hau aliantza berri bat da. Terry O’Sullivan, Ipar Amerikako Laborers’ International Union sindikatuko buruak MSNBC telebista katean esan zuen: “Presidentea eraikitzaile bat da. Gu eraikitzaileak gara”.
Ipar Amerikako Laborers’ International Union sindikatuko buruak MSNBC telebista katean esan zuen: “Presidentea eraikitzaile bat da. Gu eraikitzaileak gara”
Baina oso litekeena da Trump jauna eraikitzen ari den etxea sindikatu horiek defenditu beharko luketen jendearen gainera erortzea. Arauak kenduz gero, laneko segurtasuna ez da hain handia izango, eta agian presidenteak eraso egingo dio National Labor Relations Board-i (Lan Harremanen Kontseilu Nazionala); honek duela gutxi ebatzi zuen Trumpek Las Vegasko bere hotelean urratu egin zuela langileen sindikalizatzeko eta negoziazio kolektiborako eskubidea. Presidenteak ezarri nahi dituen enpresen zerga jaitsierekin langileek behar dituzten zerbitzu publikoak odolustu egingo dira; gainera, Trumpek desagerrarazi egin nahi ditu arlo publikoko enplegu sindikalizatuak ere. “Right to work” (sindikatuen kontrako lege bat) izeneko legeak aldezten ditu, eta hori sindikatuentzat arrisku existentziala da. Lan idazkaritarako Andrew Puzder fast-food sektoreko enpresario aberatsa izendatu du; honek aspaldidanik ukatu izan die bere langileei soldata duina, eta begi onez ikusten du lanean makinek pertsonak ordezkatzea.
Areago, gauzak argiago ikusten dituzten sindikatuak oso kezkatuta daude, ez baitakite beren organizazioak legegintzaldi honetatik bizirik aterako ote diren. Iraunkortasunaren aldeko Sare sindikalak dio txosten batean “hau 'gertakari suntsitzailea' izan litekeela langile antolatuentzat”.
Beraz, asko gal liteke, eta zeren truke, gehienera jota aldi baterako liratekeen autobideak konpondu eta oliobideak eraikitzeko enplegu batzuen truke.
Ondorioz, merezi du aztertzea zer ondorio izango duten oliobide horiek, baita Trump jaunaren agendak ere, zeinak klima aldaketa ukatzen duen. Berotzen ari den planeta hondamendia da klase ertain eta langileentzat, aberatsentzat baino areago, horiek ia krisi gehienei aurre egiteko baliabideak bai baitauzkate. Langileen eta enplegurik ez dutenen etxeak muturreko eguraldiarekin oso hauskorrak izaten dira (hala gertatu zen Katrina urakanarekin eta Sandy superekaitzarekin), eta desastre batek xahutu egin ditzake haien aurrezkiak, baldin badituzte.
Horrenbestez, galdera bat datorkigu gogora: Segurtasunik ez dagoen garaietan zergatik ez dira sindikatuak areago kezkatu beharko enpleguaz ingurumenaz baino? Arrazoi bat da klima-krisiaren urgentziari aurre egitea bihur litekeela lanpostuak sortzeko makinarik indartsuena, II Mundu Gerratik hona. Rockefeller Foundation-Deutsche Bank Climate Change Advisers-ek egindako txosten baten arabera, soilik AEBetako eraikinak energetikoki efizienteago izan daitezen egindako lanekin “3,3tik gora milioi enplegu-urte” sor daitezke. Halaber, milioika lanpostu gehiago sor daitezke energia berriztagarrietan, garraio publikoetan eta trenbide arinetan.
Gaur sindikatuetako liderrek hautu garbi bat egin behar dute: Trumpen agendari fronte guztietan aurre egiten dion mugimendu anitz eta hazkorrarekin bat egin dezakete, eta amerikar langileak gidatzen saiatu etorkizun garbi eta seguru baterantz
Bestalde, enplegu horietako asko eraikuntzako lanbideetan sortuko lirateke –arotzak, errementariak, soldatzaileak, iturginak–, hau da, Trump jaunarekin hain tratu atsegina izan duten lider sindikalen sektoreetan. Sindikatu hauek trantsizio berdeak ekarriko lituzkeen enplegu iraunkorren alde borroka egin ahalko lukete, mugimendu orokorrago baten baitan. Aitzitik, propaganda egiten ari dira Trump jauna eskaintzen ari den enpleguak saltzeko, hauek gehienbat aldi baterako izan arren: oliobideak, armak, espetxeak eta mugetako hesiak eraikitzeko, edota autobide-sistema hedatzeko, baita garraio publikoak murrizketa latzak jasaten ari diren bitartean ere.
Albiste onak ere baditugu: Trump jaunarekin bat egin duten sektoreek langile sindikalizatuen laurdena baino gutxiago biltzen dute. Eta beste sindikatu askok uste dute New Deal berde batek potentzial itzela izango lukeela.
“Energia berriko ekonomiaranzko trantsizioa orain egin behar dugu milioika enplegu duin sortzeko, amerikar klase ertaina berreraikitzeko eta katastrofea saihesteko”, esan du George Gresham 1199 S.E.I.U. sindikatuko buruak (AEBetako osasun sektoreko handiena), Trumpek oliobideei atea irekitzen dieten dekretuak kaleratu eta bi egunera.
Beste langile sindikalizatu batzuk, esaterako New Yorkeko Taxi Workers Alliance-koek, salatu zuten Trumpek hainbat herrialdetako jendeari sartzeko ezarri zien debekua, protestak zirauen artean Kennedy aireporturako bidaiak egiteari uko eginez.
Luzaz jarrera desberdin horiek oro har solidaritate gisa identifikatu izan dira. Baina orain sindikatuburu batzuk zatiketa eragiten ari dira beste sindikatu batzuetako kideenganako, batik bat immigrante eta arlo publikoko langileenganako, horiek Trump jaunaren erasopean baitaude.
Gaur sindikatuetako liderrek hautu garbi bat egin behar dute: batetik, Trumpen agendari fronte guztietan aurre egiten dion mugimendu anitz eta hazkorrarekin bat egin dezakete, eta amerikar langileak gidatzen saiatu etorkizun garbi eta seguru baterantz.
Bestetik, Trumpen distopiarako eraikuntza-ekipo erasokorra izan daitezke, mehatxuaren giharra alegia.
Artikulu honen jatorrizko bertsioa The New York Times-en argitaratu da eta Manu Robles Arangiz fundazioak euskaratu du. Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu itzulpena ARGIAra.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]