Liburuxka bete proiektu, alternatibak eraikitzeko prest

  • "Gu geu gara alternatiba" lelopean Barañainen aurkezturiko autogestio proiektuak herri eta auzoetan martxan jartzeko gogoz itzuli dira gazteak. Liburuxka batean batu dituzte proiektu guztiak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abenduaren 14an - 10:52
Hainbat gazte topaketetako liburuxkarekin. (Argazkia: Topatu)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Larunbateko eztabaidetan adosturiko proiektuak igandean aurkeztu eta herri eta auzoetan martxan jartzeko prest itzuli dira gazteak auzo eta herrietara. Goizean goiz, bestondoa lagun, topaketen balorazioa egin dute gazteek, ildoka. Lagunak-eko frontoira hurbildu dira eguerdirako, ekitaldi nagusirako.

Ekitaldian ildo bakoitzeko proiektuak aurkeztu dituzte gazteek, banan bana. Hemendik aurrera erabiliko duten leloa ere zabaldu dute, gazte sortzaile batzuek asteburuan zehar margotutako horma-irudi baten gainean: "Gu geu gara alternatiba". 

Asteburuan eztabaidaturiko proiektuak liburuxka batean bildu dituzte, baina ez apaletan gordetzeko: herri eta auzoetara eraman eta alternatibak sortzeko apustua egin dute hemendik aurrera. Liburuxka sarean irakur daiteke hemen.

Topaketetako 60 argazkirekin galeria osatu dute Topatu.eus gunean, baita larunbat eta ostiraleko kronikak idatzi ere.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
2025eko urriaren 29
Teknologia
Aldarrikapen istorioak

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

2025eko irailaren 29
Barra warroak
Kaleko orban beltzak

2025eko ekainaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Centennials

Eguneraketa berriak daude