Kifkif eta Red Acoge elkarteek Pedro Zerolo Harrera Zentroa ireki dute, zeina sistema publikoak kudeatzen duen. Espainiako Estatuko LGTBI+ harrera sistemako lehen babes tokiak hogei asilo eskatzaileri emango die ostatu.
Harrera gunearen helburua nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonei integrazio eta inklusio-prozesu bat garatzeko gune segurua eskaintzea da. LGTBI+ kolektiboak 70 herrialdetan baino gehiagotan jazarpenak, kriminalizazioak edo heriotza-zigorrak jasaten jarraitzen du. Sexu orientazio eta genero identitateagatiko asilo eskaerak Genevako Konbentzioan eta Errefuxiatuen Estatutuan jasota daude.
Harrera gunea Espainiako Estatuko Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak, Migrazioen Estatu Idazkaritzak eta Gizarteratze eta Arreta Humanitarioko Zuzendaritza Nagusiak diruz laguntzen dute. GKEek salatu dutenez, pandemiak dokumentazioaren bidalketa eta asilo prozesuak geldiarazteaz gain, larrialdi egoerara bultzatu ditu asiloa eskatzen duten LGTBI+ kolektiboko pertsonak, ez baitute aurrezkirik, lan formalik eta Gizarte Segurantzako kotizaziorik ere.
Orain arte, salerosketaren, genero-indarkeriaren edo adingabeen biktimetan espezializatutako lekuak zeuden, baina hau munduko lehena da harrera publikoko sare baten barruan, LGTBI+ kolektiboarentzat nazioarteko babesa eskatzen duena. Zeuden aukerak GKEen esku zeuden. Kifkif erakundeak berak, adibidez, migratzaileentzako larrialdiko etxebizitza bat zuen, eta otsailean itxi behar izan zuten, Madrilgo Erkidegoak laguntzak ez ematea erabaki ostean.
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.
Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.
Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]
Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin.
Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]
Zaintzan oinarrituriko gau aisialdi “askeagoa” eta “seguruagoa” sortzeko asmoz sortu da Harrika kolektiboa. Bi urte daramatzate Gasteizen tekno besta kuir eta feministak egiten. Uztailaren 26tik 28ra Harrikada Festibala izanen da Izarran (Araba).
Diru publikoa LGBTI+ kolektiboaren problematikak merkantilizatu eta administrazioaren “pinkwashing-a” egiteko soilik erabiltzea egotzi die erakundeei.
Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]
LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.
Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]
Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]