Nafarroako landa eremuan sexu aniztasunaz sentsibilizatzea du helburu Gobernuaren kanpaina berriak

  • Sexu aniztasunaren balioetan sentsibilizatu eta LGTBI+ pertsonak eta kolektiboak landa eremuetan "ikusarazteko", kanpaina jarri du abian Nafarroako Gobernuak. Irailean, ibilgailu batek Erdialdeko20 herri zeharkatuko ditu, Aniztasuna erein, askatasuna biltzeko lelopean.

Programa ibiltariak, tresna eta material didaktikoak eta ikus-entzunezkoak jarriko ditu herritarren eskura / @igualdad_na

2020ko irailaren 01an - 09:42

Nafarroako Berdintasun Institutuak (NABI) sustatutako egitasmoan, lekuan lekuko LGTBI+ kolektiboek hartuko dute parte, Nafarroako lehendakari Maria Chivitek jakinarazi duenez, Erriberrin eskainitako prentsaurrekoan. Besteren artean, Laiak Erdialdeko LGTBIQ+ kolektiboko ordezkari Carlos Montoya izan da bertan.

Halaber, Nafarroako Gobernuko LGTBI+ arreta-zerbitzuko (Kattalingune) ordezkariek informazioa eman eta herritarren zalantzak argituko dituzte.

Chiviteren hitzetan, egitasmo honek aldaketa soziala sustatu nahi du sentsibilizazioaren bitartez. LGTBI+ "aniztasunaren berdintasunean, errespetuan eta errekonozimenduan" oinarritzen dela gehitu du.“Nafarroako Gobernuak uste du sexu eta genero aniztasunarekiko errespetua balio eta aberastasun sozialeko elementu bat dela, herritar guztiei eragiten diena", esan du. "Lurralde-oreka kontuan izan behar dugu Nafarroa osoan, eta koordinazioa eta lankidetza landu behar ditugu toki-erakundeekin, haien udalerrietan LGTBI+ aniztasuna errealitate izan dadin eta LGTBI+ taldeak aldaketa sozial hori errealitate bilakatzeko motore izan daitezen”.

Gaur, irailak 1, Kasedan izango da ibilgailua, 2an Berbintzanan, 3an Melidan, eta 4an Oibarren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGTB mugimendua
Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


Eguneraketa berriak daude