LGBTfobiaren aurkako manifestazioa deitu dute Bilbon

  • “LGTBH+ kolektiboak jasan berri dituen eraso homofoboen aurrean haserrea agertzeko” antolatu du mobilizazioa Bizkaiko E28 koordinadorak maiatzaren 17rako, LGBTfobiaren aurkako nazioarteko eguna. Heteroarautik kanpo kokatzen diren herritarrak “bigarren mailako subjektu” izaten jarraitzen dutela salatu dute.

E28ko 2021eko manifestazioa. Argazkia: Ecuador Etxea.

2022ko maiatzaren 06an - 17:32

Azken hilabeteotan “indarkeria-bolada” piztu dela dio Bizkaiko E28 koordinadorak. “Gogoan dugu 'marikoi' garrasipean gazte bati Bilbon egindako talde-erasoa, ahoa txikitu ziotenari, Moma aretoan berriki izandako eraso lesbofoboa, Zornotzan gazte bati duela egun batzuk egindako talde-erasoa, Getxoko erasoa, eta noski gogoratzen ditugu azken hilabeteetan Bilbon hil dituzten 8 marikak. Eta gehiago izan daitezke, eta leku gehiagotan. Agur eta ohore”.

Bigarren mailako herritar

Komunikabide, alderdi politiko, sindikatu eta elkarteak “seinalatu” ditu koordinadorak. “’Zerbait egin dugulako’ gure heriotzei garrantzia kentzen dietenen isiltasun konplizea salatzen dugu. Sistema polizial eta judizialek bigarren mailako subjektu gisa tratatzen gaituztela seinalatzen dugu, gure gorputzei jasaten ditugun gaitzen errua leporatuz, ‘herritar zintzoen’ arreta merezi ez dugulakoan”. Arreta eta aitortza ez horren ondorio lirateke “erailketa jarrai” horiek berandu identifikatzea.

“Bilboko Udala, Bizkaiko Aldundia eta horien botere eta diruaren inguruan” mugitzen direnak egoeraren “konplize” direla salatu du ere koordinadorak, heteroarautik kanpoko bizitzak merkantilizatu eta turismorako amu bilakatzeagatik. “Bilatzen duzuen Pride cis, gay eta zuria ez da inoiz Bilbora etorriko. Saltzen saiatzen zareten turismo hiri horrek gu eta gure bizilagunak akatu eta etxetik botatzen gaitu. Ez gara indarkeri horren partaide izango. Ez gure izenean, ez gurekin”.

Maiatzaren 17an beldurrari aurre egitera eta erasoen aurrean antolatzera deitu dituzte herritarrak. Manifestazioa Arriaga plazatik irtengo da 20:00etan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGTB mugimendua
Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


2024-02-13 | Leire Artola Arin
Trans legea onartu eta urtebetera, 227 pertsonak egin dute aldaketa EAEko erregistroan

Polemika artean atera zen aurrera Espainiako Estatuko Trans Legea, 2023ko otsailean. Erregistro Zibilean izena eta sexua aldatzeko prozesua erraztea zen helburuetako bat. Urtebetean 227 pertsonaren aldaketa burutu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.


Eguneraketa berriak daude