Leioako campusean eraikin bat okupatu dute, "ikasleriaren zerbitzura jartzeko asmoz"

  • Ikasle mugimenduak Gurutze Gorriarena zen eta hutsik zegoen eraikina okupatu du EHUren Leioako campusean, astearte bazkalostean. Ikasturte hasieraz geroztik hainbatetan okupatu izan dute, baina oraingoan publiko egin dute irakurketa eta egoera.

ARGIA @argia
2017ko abenduaren 12a

Hain zuzen ere, EHUko Klaustrorako eta ikastegietako batzarreratarako ikasle hauteskundeak egiten ari diren egunean okupatu dute eraikina. 30en bat ikasle jarri dira eraikinaren ate aurrean, hesia osatuz. Ertzaintzak haietako hiru identifikatu ditu gutxienez. Bertatik informatzen ari zen Berria-ko Maider Galardi kazetariak salatu du ikasle bat identifikatu dutela berak adostu arren horren arrisku gabe elkarrizketa egin ahal izango ziola.

Ikasleek EHUren negoziatzeko eskaria egin dute, eta Errektoretzara abiatu dira haietako batzuk. Campuseko errektoreordearekin hitz egin, eta hark esan die okupatu duten eraikina unibertsitatearena dela, eta ez duela baimenik emango ikasleek gaua igarotzeko ezer sar dezaten (janaria, mantak, lo zakuak...). Hala ere bertan lo egitea erabaki dute barruan daudenek, eta azken orduan hainbat gauza sartzea lortu dute, @Leioatik! twitter kontutik zabaldu dutenez.

Hau da okupazioa azaltzeko zabaldu duten manifestua:

Ikasturte honetan, Leioako Ikasle Mugimendutik behar ezberdinak ikusi dira. Izan ere, nabariak dira ikasleon behar inmediatoak: fotokopietan, eskola materialean, matrikuletan... alde batetik, eta bestalde janarian, etxebizitza edo alokairuan... gastatu beharreko dirutza. Horiek adibide gutxi batzuk dira, baina argi izan behar dugu arazoa kolektiboa dela eta kolektiboki erantzun beharraz gain, bizitzako esparru guztietan eragiten digula.

Horrekin batera, ikasleon proiektu propioak garatzen hasteko leku fisiko baten premia ikusi da. Hori dela eta, erabilerarik ez duen eta guztiz hutsik dagoen Gurutze Gorria egon ohi zen eraikina horri ekiteko leku idealtzat jo eta okupatu genuen ikarturte hasieran. Eraikinaren erabilpen eza dela eta, hura txukundu eta erabilera ematen hasteko neurriak hartzea geure gain hartu genituen.

Unibertsitatearen erantzuna aldiz, errepresioa izan da. Proiektu honetan lanean ari ziren ikasleak jazarri ondoren, eraikina hainbatetan itxi digute jada. Gu ordea, bertan sartu gara itxi diguten bakoitzean, proiektu honek merezi duela uste baitugu. Gaurkoan ere, eraikina berreskuratzea erabaki eta gure proiektuak garatzeko espazioaren aldeko borrokan berretsi gara.

Erabilerarik ez duen lokal hori beste harreman sozial batzuen, hots, beste funtzionatzeko era baten baitan kokatzen dugu. Burgesiaren boterearen oinarri materialtzat jotzen dugu desjabetuok kapitalarekiko dugun dependentzia. Izan ere, langileria ez da gai ekoizpen modu kapitalistatik at, hau da, merkatuaren bidez ez den modu batean astetzeko bere beharrizanak. Horrek burgesiaren kapital metaketa areagotzea dakar, marko horretan parte hartzen dugun bakoitzean gure desjabetu egoera erreproduzituz.

Horregatik, gure bizitza esparruen jabetza eskuratzera salto egin eta berau artikulatzea beharrezkoa dugu. Kontziente gara eraikin honek proiektu propioak garatu eta gure botere politikoa eskuratzera bidean, forma materiala hartuko duten aurrerapausoak emateko izan dezakeen garrantziaz. Izan ere, gure emantzipazio soziala lortu nahi badugu, gure bizitza esparruen jabe egiten hasi nahi badugu, momenturen batean beharrezkoa dugu beste logika baten baitan kokatuz, gure beharrizanak guk geuk asteatzeko gai izatea.

Hori dela eta, gure apustua jabetza kolektiboaren aldekoa da, hots, desjabetuak garenon artean gure beharrak asetzeko elkartasunaren aldekoa. Lokal honek eskainiko dituen baliabideak ikasleriaren eta orokorrean, hauen beharra duten langileriaren sektoreen zerbitzura jarriko ditugu. Hau guztiagatik, dei egiten diogu Leioako Ikasle Mugimenduari lokal horren desfentsara batzera eta bertan garatuko diren proiektuetan ekarpena egitera.

Ikasleok saretu eta antolatu!

Gora ikasleon borroka!

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Ikasle mugimendua  |  Okupazioa  |  Leioa

Ikasle mugimendua kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-09 | ARGIA
Sortuk jakinarazi du ez duela babestuko Ikasle Abertzaleen espazio politikoa

Ernaik joan den ostiralean publiko egin ostean IA-rekin zuen aliantza bertan behera gelditu dela eta hezkuntza eremuan jarduteari ekingo diola, Sortuk ere oharra kaleratu du. "Hemendik aurrera ezker abertzaleak ez du gaur Ikasle Abertzaleak siglak ordezkatzen duen espazio politikoa inola ere elikatuko ez eta babestuko ere", adierazi dute. Bilboko Erronda kaleko etxebizitzaz ere beren posizioa jakinarazi dute.


2018-10-08 | ARGIA
Ernaik jakinarazi du IA-rekin zuen aliantza bertan behera gelditu dela eta hezkuntza eremuan jarduteari ekingo diola

"Hilabeteak dira jada Ikasle Abertzaleak eta gazte antolakundeak urte luzez garatutako aliantza estrategikoa bertan behera gelditu zela, berau mantentzeko baldintzak sustengatzen zituzten adostasunak hautsi zirela iritzita", adierazi du ostiral arratsaldean Ernaik. Hezkuntza problematikaz eta ikasle borrokaz ahots propioz hitz egiteko beharra sentitzen dutela adierazi dute, eta horregatik, eremu honetan jarduteari ekingo diotela.


2018-10-02 | ARGIA
Ikasle Abertzaleek salatu dute Bilboko Erronda kalean erabiltzen duten egoitzatik bota nahi dituela Sortuk

Duela 28 urtetik Bilboko Erronda kalean erabiltzen duten egoitzatik bota nahi dituztela salatu dute Ikasle Abertzaleek hedabideetara bidalitako ohar baten bidez. Espazioa erabiltzen jarraituko dutela eta bere defentsa egingo dutela adierazi dute.


Urriaren 1erako ikasleek greba deialdia dute Katalunian

Urriaren 1 Plataforma sortu dute, halaber, eta Urriaren 1 plataformak sortutako webgunearen bidez ekintza guztien berri emango dute.


2018-07-26 | Topatu.eus
Irurtzunetik Altsasura egingo den Eskola Ibiltariari hasiera eman diote

Irurtzunetik Altsasurainoko bidea egingo dute Ikasle Abertzaleek hiru egunetan, uztailaren 25etik 27ra bitartean. Uztailaren 25ean, Irurtzunetik Uharte-Arakilera iritsi dira, teoria eta praktika uztartu dituzten egitarauaz gozatzeko aukerarekin.


2018-07-10 | Topatu.eus
Eskola Ibiltariko egitarau osatuaren berri eman dute Ikasle Abertzaleek

Askotariko hitzaldi, tailer eta kontzertuak eskainiko dituzte uztailaren 25etik 28ra egingo duten martxan. Jakinarazi dutenez, aforo mugatua duten ekitaldietan bonoa dutenek izango dute lehentasuna. Euskal Herriko hainbat txokotan jarri dituzte salgai.


Ismael Morvan, Bretainiako Diwan eskolako ikaslea
"Bretoiera bizi publikoan sartu nahi dugu"

Diwan lizeoetako 15 ikaslek erabaki zuten baxoaren matematika proba bretoieraz egitea, nota apalena ukateko arriskua harturik.


2018-07-03 | Nahia Ibarzabal
"Ikasle ekintzaile eta iraultzaile oro gonbidatuta dago eskola ibiltarira"

Uztailaren 25etik 28ra, XIII. Eskola Ibiltaria antolatu du Ikasle Abertzaleak ‘urrats bat marraztuz etorkizunean’ lemapean. Mattin Intxausti Eskola Ibiltariko antolatzaileetako batek xehetasun guztiak azaldu dizkigu.


2018-06-28 | ARGIA
Aske utzi dituzte Guardia Zibilak atxilotutako Arabako Campuseko hiru ikasleak

Guardia Zibilak operazioa abiatu du gaur goizean ikasle mugimenduaren kontra. Atxilotutako hiru gazteak aske utzi dituzte.


2018-06-06 | Nahia Ibarzabal
Selektibitatea hasi dute EAEko 11.000 ikaslek

Asteazkenean goizeko bederatzietan hasi dira unibertsitatera sartzeko hautaprobak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoatik, 11.251 ikasle aurkeztu dira guztira.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude