Frantziako Estatuko lehen ezkontza homosexuala gaur egingo da

  • Gaur egingo da Frantziako Estatuko sexu bereko bikote baten lehen ezkontza Montpellierren. Vincent Autinen eta Bruno Boileauren arteko lotura Okzitaniako hiriko udaletxeko ohorezko aretoan egingo dute, eta mugimendu sozialetako eta politikoetako ordezkaritza handia izango da bertan.


2013ko maiatzaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Vincent Autin eta Bruno Boileau, Frantziako Estatuan ezkonduko den lehen bikote homosexuala (Argazkia: vosgesmatin.fr)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Apirilaren 23an onartu zuen legea Frantziako Parlamentuak, baina oposizioko eskuinaren helegitea dela eta, maiatzaren 18ra arte ez da indarrean egon. Azken egunetan istiluak izan dira legearen aurkako protestetan, eta esaterako, igandean 350 lagun atxilotu zituzten Parisen.

Lehen ezkontza Montpellierren egitea ez da kasualitatea. Helene Madroux alkatea legearen aldeko borrokan gogotsu aritu da,  eta 2011tik darama sexu berekoak sinbolikoki ezkontzen.

Frantziakoa homosexualen ezkontza onartu duen hamabosgarren estatua da.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
2025eko apirilaren 9
Meloi saltzailea
Antifa

Eguneraketa berriak daude