Legorretako Patxi Ezkiaga poeta hil da

  • Legorretako Patxi Ezkiaga idazlea hil da bart, 74 urterekin. Nobela eta narrazioa landu zituen, baina poeta gisa ezaguna zen batez ere. Eri zegoen aspaldi. Donostian zendu da. 


2018ko ekainaren 29an - 08:54
Patxi Ezkiaga Lasa 2012an. Argazkia: Jagoba Manterola / FOKU.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Patxi Ezkiaga Lasa legorretarak iaz eman zuen argitara azken poesia liburua: Urrutiko lur hauek. Obra oparo utzi du euskal literaturaren eremuan.

Cambridgeko eta Oxfordeko unibertsitateetan eta Historia Deustuko Unibertsitatean egin zituen literatura ikasketak.

La Salleko anaia zen. Irakasle lanetan aritu zen La Salle ikastetxeetan.

Euskal literatura eta bereziki klasikoak ongi ezagutu zituen, ARGIAn izandako lagunen arteko solasaldi hau horren lekuko.


Irakurri gehiago: Heriotza Gizartea
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...