Legorretako Patxi Ezkiaga idazlea hil da bart, 74 urterekin. Nobela eta narrazioa landu zituen, baina poeta gisa ezaguna zen batez ere. Eri zegoen aspaldi. Donostian zendu da.
Patxi Ezkiaga Lasa legorretarak iaz eman zuen argitara azken poesia liburua: Urrutiko lur hauek. Obra oparo utzi du euskal literaturaren eremuan.
Cambridgeko eta Oxfordeko unibertsitateetan eta Historia Deustuko Unibertsitatean egin zituen literatura ikasketak.
La Salleko anaia zen. Irakasle lanetan aritu zen La Salle ikastetxeetan.
Euskal literatura eta bereziki klasikoak ongi ezagutu zituen, ARGIAn izandako lagunen arteko solasaldi hau horren lekuko.