Legealdia eta presoak: honez gero berandu delako


2020ko uztailaren 02an - 12:42
Argazkia: elespañol.com.

2016–2020, 4 urte, ez da denbora gutxi, denetarik egiteko aukera ematen du. Adostasun zabala dago legegintzaldi hau oso eskasa izan dela, lege gutxi onartu direla parlamentuan. Galdetzen badiogu gure buruari “gatazkaren ondorioen konpontze” alor horretan zer den aurreratu, … auskalo, ez dut batere garbi, susmoa dut biktimen inguruko jarduera instituzionala ez dela hain eskasa izan (betiereko abiapuntua delarik oraindik ere biktima batzuen alde gehiago egiten dela biktima guztien alde baino), baina gatazkaren ondoriorik aktual eta biziena den beste alor horretan, presoenean alegia, bilana tristea (batzuentzat amorragarria) da.

"Gatazkaren ondoriorik aktual eta biziena den alor horretan, presoenean alegia, bilana tristea (batzuentzat amorragarria) da"

Aukerak bazeuden, egon dira. Kontuz, ez dut enoratu espetxeetako giltzak noren esku dauden. Ezin Eusko Jaurlaritzari edo Gasteizko Legebiltzarrari presoak ez etxeratzearen (are: presoak ehunka kilometrora gordeak jarraitzearen) ardura osoa esleitu. Hemen ardurak banatzen dira, eta bakoitzak berea du. Baina aukerak egon dira. 2017ko udazkenean bukatu zuen euskal preso politikoen talde handiena barnebiltzen duen EPPK-k bere eztabaida. Ondorio argiak. Kaleratzea modu mailakatuan edo, neurri handian, banakakoan gertatuko dela onartu (baina, erne: guztion kaleratzea), legearen onespenarekiko mugak argitu (ez damutze ideologikorik, ez delaziorik), eta abian jarri. Eta borroka armatuak sorturiko ondorioekiko jarrera analitiko sakona, dotorea eta aski enpatikoa.

Nola erantzun diote erakundeek euskal presoen talde zabal horren eskaintzari? Barkatu, ñabardura: posiblea al da erakundeak eta berauek gidatzen dituzten pertsona zehatzen afiliazio politikoa ezberdintzea? Hau da: komenigarria, beharrezkoa, posiblea al da kargu instituzionala duen pertsona baten adierazpenak –eta bere eginak– berak parte hartzen duen alderdi politikoaren jarreratik bereiztea?

"Interes alderdikoiak, mendekua, alfergura edo dena delakoa nagusi den bitartean, ez goaz ondo. Madrilek ditu giltzak, bai, baina Madrilen borondatea ez da berez osatzen. Denek dute –dugu- presionatzeko gaitasuna"

10 urte pasa dira ETAren azken ekintza armatutik. Alde baten jarrera eta tenplea bistan dago. Bestaldean, ordea, adierazpen batzuk, bai, mugimendu gutxi batzuk, bai, … baina bada errotik aldatu beharrekorik, ezen eta, bestela, pausoak mantsoegiak izan baitaitezke. “Oraindik ibilbide luzea geratzen zaie”, “Oraindik ez daude erabat homologaturik”, “Iristen hasi berriak dira besteok aspaldian erakutsi genien bidera”. Erakunde batek adierazpen formal hutsak egin ditzake, merke, eskumenak bereak ez direla argudiatzerik baldin badu eta bere eskumenetik at berebiziko ahalegina egiteko borondaterik ez badu. Baina edukietan zuzenak izan daitezkeen adierazpen horiek egiten dituen pertsonak berak (edo bere alter ego alderdikoak) posizio ideologiko mendekati, mindu, beldurti edo arduragabe bat mantentzen badu, ez goaz ongi. Ez goaz ongi eta pauso mantsoegiak, preso dauden hainbat pertsona ez baitago egoera honetan luzaz bizirik aguantatzeko moduan.

Erakundeek euren babes-eremuan dauden herritarren eskubideak babestu behar dituzte. Batzuetan badirudi Eusko Jaurlaritzak gehiago egin duela Pablo Ibarren alde hor, sudurraren puntan, ikusten ahal dituen bere 230 hiritar horien alde baino. Interes alderdikoiak, mendekua, alfergura edo dena delakoa nagusi den bitartean, ez goaz ondo. Madrilek ditu giltzak, bai, baina Madrilen borondatea ez da berez osatzen. Denek dute –dugu- presionatzeko gaitasuna. Erakundeek ere bai. Eta erakunde horiek sostengatzen dituzten alderdiek areago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2020
2020-09-01 | Ramón Grosfoguel
Juan Carlos Monederori erantzuna: Podemos alderdiaren jokabide kolonialista

AEBetako Berkeley Unibertsitateko irakaslea eta pentsamendu dekolonialean aditua da Ramón Grosfoguel. Artikulu honetan, Galiziako BNGren eta Euskal Autonomia Erkidegoko EH Bilduren azken hauteskundeetako emaitzez iritzia ematen du, Podemos alderdiko Juan Carlos... [+]


2020-07-26 | Karmelo Landa
Non dago, baina, zure garaipena

Hauteskundeak izan dira oraingoan Euskal Herriaren mendebalde honetan, eta horien ondoren gerta ohi denez, erabateko garaipen loriatsua (auto)aldarrikatzera abiatu da prestu irabazten lar ohituta dugun EAJ.

Luza dakioke gaur EAJri esaldi klasikoan egiten den galdera: Non dago... [+]


2020-07-20 | Z. Oleaga
"Penko" kolektiboa EAEko hauteskundeetan

Demokrazian penko, suspentso, kate, gutxiegi. Politika egiteko oinarritzat hauteskundeak eta bozak dituen jendarte batek hori esan beharko lioke bere buruari herritarren erdiak "festan" parte hartu ere egiten ez duenean, ezta?


2020-07-19 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Bozkaleku baten agortze saiakera

Data: 2020ko uztailaren 12a (igandea). Ordua: 13:00. Tokia: H. herriko bozkaleku nagusiko kanpoaldean dagoen banku bat. Eguraldia: orduak iraun dituen euri jasa baten azken tantak. Jende mugimendu etengabea atarian. Talde handirik ez. Gehienak banaka, binaka, trioren bat... [+]


2020-07-19 | Juan Mari Arregi
Eskuineko eta ezkerreko politikak daude

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak eta bere alderdiak hauteskunde kanpainan esan dutenez, “ezkerrekoak eta eskuinekoak jada ez dira existitzen”. Gaur egun EAEn nagusi den politikaren alternatibarik existituko ez balitz bezala, hau da, ez balego bezala... [+]


Eguneraketa berriak daude