Laudioko komunitate musulmanak Guardia Zibilaren jazarpena eta mehatxuak salatu ditu

  • Guardia Zibilak joan den astelehenean meskita bat miatu zuen. Gasteizko Komandantziak ohizko kontroltzat jo zuen baina Laudioko komunitate musulmaneko kideek salatu dute modu txarrean eman zirela miaketak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko azaroaren 30an - 08:44
Guardia Zibilaren jarrera salatu du komunitate musulmaneko kide batek (argazkia: UK Berri).

Hori ez ezik, Guardia Zibilak herriko meskitako lehendakaria mehatxatu zuela ere adierazi du.

Erasoak

Joan den asteko gertakaria aurreko asteburuan emandako erasoen ostean jazo da. Larunbatean, hilak 21, aurpegia estalita zuen pertsona batek meskitako kideen kontrako mehatxuak eta islamaren aurkako irainak egin zituen.

Gainera, gauean zaborra bota zuten meskitako atean larunbat horretan bertan.

Lasaitasuna

Hala ere, Laudioko komunitate musulmanak ez dio berebiziko garrantzirik eman nahi erasoei. Euren aburuz elkarbizitza ona da Laudion eta gertatutakoa nazioarteko testuinguruaren eragina dela uste dute.

Salaketa

Komunitate musulmanak larunbateko erasoak salatu ditu Laudioko Ertzain-Etxean eta Natxo Urkixo alkatearekin ere bilera egin du.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Aiaraldea.eus atarian publikatu da eta CC lizentziei esker ekarri dugu ARGIAra].


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Islamofobia
2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Neska musulmanek erabili ohi duten tunika debekatu du eskoletan Frantziako Gobernuak

Irailetik aurrera, ikastetxe publikoetan abayah janztea debekatuta izango dute ikasleek Frantziako Estatuan. Neska musulman ugarik soinean eraman ohi duen tunika edo bata modukoa da abayah. Laikotasunaren defentsa ala islamofobia, hautsak harrotu ditu erabakiak.


2022-06-07 | ARGIA
Beloa eramateagatik emakume bati sarrera ukatu zion jatetxeko jabea epaituko dute

Beloa zeraman emakume bati “historiaurrean bezala” jantzita zihoala esan eta Hendaiako jatetxe batean sartzea eragotzi zion jabeak. Semeak bideoan grabatu zuen gertatutakoa eta diskriminazioagatik epaituko dute orain jabea.


Frantziako presidenteak musulmanak haserretu ditu

Mahomaren karikaturak ikasgelan erakusteagatik muturreko islamista batek irakasle bat hil ostean, “separatismo musulmana” kritikatu zuen Frantziako presidente Emmanuel Macronek eta eraikin publikoetan Mahomaren karikaturak proiektatu zituzten ondoren. Gehiegizkoa... [+]


Eguneraketa berriak daude