Gurutze Gorriak kudeatzen duen migratzaileentzako Irungo zentroak bertan geratzeko erabiltzen dituen irizpideak murriztaileak direla salatu izan du Harrera Sareak. Orain arteko “kasurik larrienetakoa eta ankerrenetakoa” plazaratu dute, lau ebakuntza egin zizkioten Ibrahimak bizpahiru asteko ebakuntza-ondorengoa behar zuela eta gaua kalean pasa behar izan zuela kritikatuz. Gertatutakoaren kronologia egin du Irungo Harrera Sareak.
Hiru egunetan lau ebakuntza egin zizkioten Ibrahimari, eta infekzio arriskuagatik, bizpahiru asteko ebakuntza-ondorengoa –eta artatzea– adostu zuen Irungo Eskualde Ospitaleak Irungo Hilanderas zentroa kudeatzen duen Gurutze Gorriarekin. Ibrahimak baina, kalean pasa zuen gaua. Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariari deitu zioten Harrera Saretik, ea zer gertatu zen jakiteko, eta bere osasun-egoerarako egokiagoa den gune batera eraman zutela ziurtatu zien. Gune hori Zubia egoitza da, lanegunetan 19:00etatik 21:00etara itxita eta asteburuetan 9:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara ere itxita dagoena; alegia, “muga garrantzitsuak dituen gunea”, Harrera Sarearen hitzetan.
Ibrahimak berak Harrera Sareari kontatu dionez, Gurutze Gorriko arduradunek esan zioten Hilanderas zentroan ezin zuela geratu eta Zubiara joateko. Iritsi zenerako egoitza itxita zegoela-eta, gaua kalean pasa zuen. Hurrengo egunean Frantziarako bidea egiten saiatu eta berriz ere kalean egin zuen lo. Espainiako Poliziak atxilotu eta egoera ikusirik ospitalera eraman zuten, hemorragia bat tratatu behar izan ziotelako. Ondoren, Zubiara eraman zuten.
Gogor mintzatu da Irungo Harrera Sarea: “Hiru urte baino gehiago daramatzagu iragaitzazko migratzaileei Gurutze Gorriak kudeatutako Hilanderas gunean sartzeko aplikatzen dizkieten ‘irizpide’ murriztaileak salatzen. Salatu behar dugu ia egunero pertsona bat edo bi kalean geratzen direla, publikoak ez diren ‘irizpide’ hauengatik, Hilanderas gunean plaza libreak egonda ere”.
Baionako prokuradore ordeak 1.000 eta 1.500 euro bitarteko isunak eskatu ditu zazpi auzipetuetatik seientzat, 2024ko Korrikan 36 migratzaileri “talde antolatuan” muga zeharkatzen laguntzea leporatuta. Ebazpena abenduaren 16an jakinaraziko dute.
Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.