Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

  • Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.

Turistifikazioaren aurkako manifestazioa urrian, Donostian. // Argazkia: Bizilagunekin

2024ko martxoaren 04an - 12:40
Azken eguneraketa: 15:21

Donostiako Alde Zaharra, Antigua eta Gros auzoak dira besteak beste, turista gehien jasotzen duten Donostiako zonaldeak.  Donostiarrek turismoaren eta hiri ereduaren inguruan duten pertzepzioa aztertu du Euskal Herriko Unibertsitate publikoko Gune Irekiak ikerketa taldeak. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa, ondorioztatu dute lau donostiarretatik hiruk sentitzen dutela turismoak kalte “handia” egiten diela. Turismoa eta hirirako eskubidea. Donostiako herritarren pertzepzioak txostenean jaso dute informazioa.

Guztira 605 pertsonek hartu dute parte inkestan, eta ia erdia turismo gehien dagoen zonaldekoak dira. Inkestan parte hartu dutenen %86 kezkatuta dago turismoak hirian izan dezakeen eraginarengatik eta %82k uste du turismoak ondorio negatiboak dituela.

Turismoak eragindako emozio asko agertu dira inkestan, eta nabarmendu dute bizi kalitatean kalte “handia” eragiten diela. Parte hartu dutenen %57k sentitu du estresa askotan edo beti; %57k haserrea; %56k frustrazioa; ia erdia mehatxatua sentitzen da turismo ereduarengatik eta lau donostiarretatik hiruk uste dute beren bizi kalitateak ez duela hobera egin turismoaren ondorioz. 

Turismoa eta prezioak

Hirian turismoak duen eragin ekonomikoa ere aztertu dute, eta %53k esan du turismoa hiriaren ekonomiarako onuragarria dela eta bultzatzaile ekonomiko nagusia dela. Hala ere, bost donostiarretatik lauk uste du “oso garrantzitsua” dela hirian eragindako ondorio ekonomikoak kontuan hartzea; esate baterako, saltokien prezioen igoera. Gainera, erdiak baino gehiagok uste du saltzaile txikien kalterako dela. 

Etxebizitzaren prezioa igoarazten ari dela uste dute. Hamar lagunetatik bederatzik uste dute turismoak etxebizitzaren prezioaren, trafikoaren eta espazio publikoaren erabileraren igoera eragiten duela. 

Kudeaketarekiko mesfidantza

Donostiako Udalaren estrategia turistikoa zalantzan jarri, eta mesfidati agertu dira hiritarrak. Donostiarren %70k ez du konfiantzarik udalaren estrategian eta %78k uste du udalarentzat garrantzitsuagoa dela turismoa donostiarrak baino. Horregatik, gehiengoaren arabera, gehiagotan kontuan hartu beharko lukete hiritarren iritzia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Pisu turistikoak debekatu ditzakete bizilagunek, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez

Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.


Tasa turistikoa aplikatzeko lehen urratsak ematen ari da Jaurlaritza

Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.


Turistifikazioaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Donostian

Hiritarrek salatu dute turismo jarduerak hirian “gehiegizko bolumena eta pisua” hartu duela. Halaber, egoera “desazkunde turistikorantz” bideratzea aldarrikatu dute, “kalteak handitzea eta iraunkortzea” ekiditeko.


Eguneraketa berriak daude