Lasarte-Orian Aire Garbia plataformak dei egin die herritarrei larunbatean, maiatzak 11, manifestaziora irten daitezen aldarrikapen bikoitz honen inguruan: "Bilketa eraginkorra bai, errausketarik ez!". Protesta arratsaldeko 18:00-etan abiatuko da Okendo plazatik.
Karriketan Lasarte-Orian Aire Garbiak ipinitako afixek salatzen dutenez, Lasarte-Oria "hondakinen birziklapenaren azken bagoian" geratu da. 2011-2015 legealdian ez beste guztietan PSEk gobernatu duen udalak hitzez bederen ezezkoa eman arren herritik oso hurbil eraikitzen ari diren Zubietako erraustegiari, hura beharrezkoa izan ez dadin urrats gutxi eman ditu, Gipuzkoan hondakin bilketan okerren ari diren herrien artean geldituz: gaikako bilketan %46ko tasa ez du gainditu eta iaz bertan pertsonako 228 kg zabor nahasi bota zuen. Bitartean, Gipuzkoako udalerri asko aspalditik ari dira %70 eta are %80ko bilketa tasetan eta pertsonako/urteko 100 kg zabor nahasi baino gutxiago sortzen.
Sarritan errepikatu denez, Gipuzkoa osora zabalduz gero ondo ari diren udalerrien gaikako bilketaren emaitzak, lurraldeak ez lituzke urtean 70.000 tona zabor nahasi baino sortuko... oso urrun Zubietan eraikitzen ari diren erraustegiak piztuta mantentzeko beharko dituen 200.000 tonetatik. Horregatik, "Lasarte-Oria erraustegirako beharrezko diren herrien artean dagoelako" deitu du manifestazioa Lasarte-Orian Aire Garbiak, Errausketaren Aurkako Mugimenduaren kide denak. Larunbatean izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]
Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]
Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.
Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]