Larunbatean kalitatezko osasun sistema publikoaren alde aterako dira kalera Gasteizen

  • Egoera "kezkagarria" delako, osasun sistema publikoa, kalitatezkoa eta unibertsala babestuko dute larunbatean, 18:00etan Gasteizko Bilbo plazatik irtengo den mobilizazioan.


2021eko maiatzaren 21ean - 09:40
Argazkia: Osasun publikoaren aldeko plataforma
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Osasun Publikoa Aurrera plataformak maiatzaren 10ean komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Arabako osasun publikoaren manifestua aurkeztu eta maiatzaren 22rako manifestaziora deitu zuen. Osasun publikoan lehendik zituen arazo eta gabeziak azaleratu dituela salatu zuten agerraldian. 

Osasun Publikoa Aurrera plataformaren manifestua: 

Urte askotan egindako murrizketak eta pribatizazioak direla eta, osasun publikoak arazoak zituen pandemiaren aurretik, eta horren ostean areagotu baino ez direla egin azpimarratu zuten Maite Alonso, Naroa Hernandez eta Aitziber Rodriguez plataformako kideek agerraldian. Indarrean dauden politikak aldatu beharra aldarrikatuko dute larunbatean.

Osasun Publikoa Aurrera plataforma martxoan eratu zen. Arabako osasun arloko eta eremu soziosanitarioko langileek eta erabiltzaileak sortu zuten, osasun publikoaren aldeko aldarria egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Eguneraketa berriak daude