Hitzaldiak, antzerkia eta produktu ekologikoen azoka antolatu dute besteak beste larunbaterako Gasteizen. Iradier Arena pabiloiean izango dira Ekonomia Solidarioaren Topaketak.
Lau gunetan goiz eta arratsaldeko egitaraua prestatu dute. Energia eta banku alternatiboen ereduak jorratuko dituzte, baita TTIP itunak produkzio ekologikoan izango duen eraginaren inguruko hitzaldia. Ume eta nerabeentzako ekintzak ere izango dira baita kazetaritza edota bizikletak konpontzeko tailerrak, besteak beste. Egun guztian zehar txozna jarriko dute, eta 40 elkartek produktu ekologikoak salduko dituzte.
Hirugarren urtea da –Bilbo eta Donostian izan ziren pasa den bi urteetan– antolakundeek topaketak antolatzen dituztela: Mugarik Gabe, Setem Hego Haizea, Medicus Mundi Araba, REAS Euskadi, eta Ekonomia Alternatibo eta Solidarioko Sarea antolakundeak. Antolatzaileen helburua kontsumo kontziente eta arduratsu bat sustatzea da.