argia.eus
INPRIMATU
Larunbatean Ekonomia Solidarioaren Topaketak Gasteizen
  • Hitzaldiak, antzerkia eta produktu ekologikoen azoka antolatu dute besteak beste  larunbaterako Gasteizen. Iradier Arena pabiloiean izango dira Ekonomia Solidarioaren Topaketak.

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko ekainaren 19a
Larunbatean Ekonomia Solidarioaren inguruko topaketak izango dira Gasteizen (Argazkia: Goazen Azokara)

Lau gunetan goiz eta arratsaldeko egitaraua prestatu dute. Energia eta banku alternatiboen ereduak jorratuko dituzte, baita TTIP itunak produkzio ekologikoan izango duen eraginaren inguruko hitzaldia. Ume eta nerabeentzako ekintzak ere izango dira baita kazetaritza edota bizikletak konpontzeko tailerrak, besteak beste. Egun guztian zehar txozna jarriko dute, eta 40 elkartek produktu ekologikoak salduko dituzte.

Hirugarren urtea da –Bilbo eta Donostian izan ziren pasa den bi urteetan– antolakundeek topaketak antolatzen dituztela:  Mugarik Gabe, Setem Hego Haizea,  Medicus  Mundi Araba,  REAS Euskadi, eta Ekonomia Alternatibo eta  Solidarioko Sarea antolakundeak. Antolatzaileen helburua kontsumo kontziente eta arduratsu bat sustatzea da.