Larunbat honetan Pauen manifestazioa Seaskak deiturik

  • Iragan 4an, asteartez, bildu ziren Frantziako Estatuaren ordezkariak, Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) eta Seaska. Ez zuten akordiorik lortu. Hezkuntza Nazionalak ez dio ikastolen elkarteari bost lanpostu baino gehiago onartu.


2018ko irailaren 7an - 09:13
Hur Gorostiaga Seaskako lehendakaria eta Olivier Dugrip Bordeleko Akademiako errektorea. Baionako EEPren egoitzan bildu ondoren. Argazkia: Isabelle Miquelestorena.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jean-Michel Blanquer Hezkuntza ministroaren bisita iragarria dago irailaren 8an, Pauen. Beraz, Seaskak berriz ere, Pauen manifestatzera deitu die euskal herritarrei.

Izan ere, Bordeleko Akademiako errektore Olivier Dugriperekin izandako azken bilkurak  –EEP eta Seaskarekin–  ez zuen inolako emaitzarik eman. Ikastolen elkarteko zuzendari Hur Gorostiagak “gaur egun indarrean dagoen hitzarmena hemendik hilabete batera berrikusiko dutela”, erran ziguten. Hauxe ere adierazi omen zien: “Seaskarentzat baliabide –irakasle lanpostu gehiago– gehiagorik ez dutela ukanen eta eskakizuna Hezkuntza Ministerioari helarazteko”.

Hartaz gero, Seaskak Pauen manifestazio bat antolatu du larunbat honetan. Jean-Michel Blanquer Hezkuntza ministroak hiriko azoka nagusia bisitatuko du eta goizeko 11:00etan bertan mobilizatzeko deia zabaldu du Seaskak. Ez da berriki antolatu den lehen mobilizazioa, ez azkena izanen, naski.

 


Irakurri gehiago: Seaska Gizartea Hezkuntza Ikastolak
Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Seaska kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Eric Etxart (Seaskako lehendakaria)
"Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.