Seaskaren eta Frantziako Hezkuntza Ministerioaren arteko lanpostuen auzia pil-pilean

  • Seaskako irakasle eta langileak kexu agertu dira asteburuon Pauen. Seaskak Frantziako Hezkuntza Ministerioari eskatutako hogeita bost lanpostuetatik bost besterik ez baitio eman.


2018ko irailaren 3an - 09:52
Seaskako irakasle eta langileak protestan, Paueko Inspekzio Akademikoaren aitzinean . Argazkia: Isabelle Miquelestorena.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iragan otsailean Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak Frantziako Hezkuntza Ministerioari hogeita bost irakasle lanpostu berri eskatu zizkion, alta, horietarik bost eta erdi soilik eman dizkio.

Seaskako ikasleek goiz honetan egin dute ikasturte berriaren sartzea, iaz baino 250 ikasle gehiagok ikasiko dute euskarazko murgiltze ereduan. Seaskak hartara, Hezkuntza Ministerioarekin daukan hitzarmena ez errespetatzea salatu du publikoki

Pierre Barriere Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskariak adierazi duenez, arazoa ez dago lanpostu kopuruan, “Seaskak jaso dituen baliabideekin antolaketa modu sistemati batez egitea baizik".

Seaskako irakasle eta langileek aldiz, Pierre Barrierek hezkuntzari buruz duen pentsatzeko moldea gaitzetsi dute: “Ikastolek izan duten garapenaren aurrean Barriere jaunak goresten duen kalitatezko sistema bermatu behar du”, adierazi du Baigorriko ikastolako irakasle Irati Salaberriak.

“Gure sistema arrisku handian dago”, gehitu du Salaberriak. Hain juxtu ere, Barriere ikuskariak zalantzan jarri du ikastola berri batzuk zabaltzea beharrezkoa ote den. Hori argudiatzeko Lapurdiko Bokaleko ikastola jarri du adibidetzat, ikasle gutxi hartzen dituela argudiatuz.

Akordio berri bat

Barriere inspektoreak iragarri du hitzarmen berri bat zehaztu beharko dela. Egungoak “egungo akordioak ez ditu pedagogia eta kontratazio arazoak  behar bezala agertzen" gehitu du. Bere ustez, akordioaren bi interpretazio izan dira irakasle lanpostu berriak aztertzeko orduan. Akademiak dio hitzarmena errespetatua dela, aldiz, Seaskak dio urratu egin dutela.

Baionako Etxepare Lizeoko pedagogiaz arduratzen den Filipe Laskarairen hitzetan  Frantziako ministerioak Seaska egitura bakar bezala hartzen du, eta, beraz, ikasle kopuru osoa irakasle kopuru bezala hartzen du kontuan.

Laskaraiek dioenez: kalkulu horrekin, “ikastola batzuetako geletan ikasle kopurua jasangarria da, eta beste batzuetan, ez”. Bere aburuz, behar bakoitza kasuan kasu eta bereiz aztertu behar da.

Astearte honetan Seaskako lehendakari Paxkal Indo, lanpostuen auziaz arduratzen den errektorearekin bilduko da berriz ere.


Irakurri gehiago: Seaska Gizartea Hezkuntza Ikastolak
Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Seaska kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Eric Etxart (Seaskako lehendakaria)
"Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.