Larunbat gauean izandako bortxaketa salatzeko elkarretaratze masiboa egin dute Beasainen

  • Elkarretaratze jendetsua egin dute Beasainen (Gipuzkoa) ostiral eta larunbat arteko gauean izandako bortxaketa salatzeko. Lanera bidean zela, 21 urteko emakumea bortxatu zuen gizon batek. Halaber, Iruñea eta Santurtzin ere sexu erasoak salatu dituzte asteburuan, eta Sestaon izandako beste eraso bat salatuko dute astelehenean.


2019ko uztailaren 15an - 10:09
Beasainen bortxaketa salatzeko elkarretaratzea: Argazkia: Goierriko Hitza @goierriHitza

“Erasoen aurrean erantzun kolektiboa antolatu” lelopean arbuiatu dute Beasaingo bizilagunek asteburuan izandako bortxaketa. Ehunka pertsona bildu ziren Beasaingo Bideluze plazan, eta Aitor Aldasoro herriko alkateak bortxaketa gaitzetsi du, eta biktimak eta familiak “behar duten edozer” emateko udalaren prestutasuna adierazi du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako prentsa-oharrean indarkeria matxista lehen mailako arazoa dela adierazi du: “Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da, botere harremanetatik garatua, eta bere helburua emakumeen azpiraketa mantentzea da”.

Elkarretaratzeak Iruñea eta Santurtzin

Iruñean (Nafarroa) eta Santurtzin (Bizkaia) ere bertako jaietan izandako sexu erasoak salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte. Euskal Herriko hiriburuan hilaren 6an jazotako erasoa salatu dute, eta Santurtzin, berriz, larunbat gauean 19 urteko gizon batek adin bereko emakume bati egindako ukituak salatu dituzte. Santurtziko erasotzailea Portugaleten atxilotu zuten gau berean.

Sestaoko erasotzailea ere atxilotua

Larunbat arratsaldean emakume batek bere bikotekideak eraso zuela salatu zuen, liskar baten ondoren. Lepotik eutsi, bultza eta laban batekin mehatxatu zuela salatu du biktimak. Egun berean atxilotu zuen gizona Ertzaintzak, eta gaur goizean epailearen aurrera eraman dute, genero-indarkeria delitua egotzita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude