120 herrialde baino gehiagok bat egin zuten ostiralean, #FrydaysForFuture klima larrialdi egoera ezartzea eskatzeko ikasleen mugimenduak mundu zabalean, baita Euskal Herrian ere. Donostiako mobilizazioetara GuraSOS, Errausketaren Aurkako Mugimendua, Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea, Eguzki edota Greenpeace batu ziren.
"Sufritzen ari garen hondamendi ekologikoa geldiarazteko", larrialdi klimatikoa deklaratu eta maiatzaren 26ko hauteskundeen ostean agintean izango direnei neurri eraginkor eta sakonak hartzea eskatu zien ostiralean mundu mailan mobilizatu en Fridays For Future ikasleen mugimenduak. Baita Euskal Herrian ere, besteak beste Donostian. Gizarteari berriz, gai honetan bat eginda egon behar dugula gogorarazi zieten. Mundu osoan hainbat mobilizazio egin ziren egun osoan zehar; Donostian arratsaldean elkarretaratzea egin zuten Alderdi Ederren eta segidan manifestazioa hiriburu erdigunetik barrena.
Manifestazioan zehar etenik gabe oihukatu zuten, "gure etxea sutan dago", "larrialdi klimatikoa orain", edota "B planetarik ez dago" gisako aldarriak. Hainbat kartel eskutan zituzten, SOS mezuak nonahi, bizi dugun larrialdi klimatikoa gogorarazteko. Fridays For Future ikasle mugimenduaren atzetik, GuraSOS, Zubietan eraikitzen amaitzear izan eta kea dariola jartzear duten erraustegiaren kokagunea adierazten zuen pankartarekin. "Osasuna arriskuan? Inolaz ere ez!" aldarriarekin.
Segidan Errausketaren Aurkako Mugimendua; hondakinen errausketa klima aldaketaren sinonimo lotsagarria dela oroitaraziz. Mobilizazioa abiapuntuan amaitu zuten hain zuzen, Alderdi Ederren, "etorkizuna ez erre!" exijituz.
GuraSOS: "Gure seme-alabentzako bizitza duina, sanoa eta etorkizuna nahi dugu"
Manifestazioa abiatu aurretik eragile ezberdinek hitza hartzeko aukera izan zuten. Hasteko hiru urte bete berri dituen GuraSOSek. Denbora tarte honetan, datozen belaunaldiak babesteko lan egin dutela zioen Joseba Belaustegik. "Duela hiru urte hasi ginen batez ere, etorkizuneko belaunaldiek gure seme-alabek izan dezaten etorkizuna, bizi baldintzak eta osasuna bermatua".
Erraustegiaren aurka borrokan daramatzate hiru urte, ikuspegi zabalagoko helburu baten alde lanean: "gure seme-alabak kutsaduratik babestea". Gu guztiok arriskuan jartzen gaituzten klima aldaketa eta kutsadura arazo larritzat jotzearekin batera, indarrean den eredu ekonomikoa eta kontsumo eredua aipatu zituen. Ereduotan enpresa interesek agintzen dutela nabarmendu zuten eta horrekin ez daudela ados. "Gure seme-alabentzako bizitza duina, sanoa eta etorkizuna nahi dugu".
Errausketaren Aurkako Mugimendua: "Denok elkarrekin borroka egin behar dugu"
"Guk utziko dugun mundu zikin honi buelta eman behar diozue" adieraziz eta bertaratu ziren gazteak zorionduz hartu zuten hitza Errausketaren Aurkako Mugimenduko ordezkariek. Amaitzear zen hauteskunde kanpainan alderdi politikoak klima aldaketaz aritu direla gogorarazten zuen, baina "bitartean bost kilometrora erraustegi bat eraikitzen ari zaizkigu" zioten, nabarmenduz, "izugarrizko eragina izango duena klima aldaketan, eta horrez gain, garestia, osasunarentzat kaltegarria".
Erraustegiek eragiten duten kutsaduraren bi zertzelada eskaini zituzten. "Erretzen den zabor kilo bakoitzeko, kilo bat CO2 isurtzen du erraustegiak. Euskal Herrian daukagun erraustegi bakarrak, Zabalgargik, Gipuzkoako diesel kotxe guztiek adina nitrogeno oxido isurtzen du".
Bizi dugun egoerari aurre egiteko bidea elkarlanarena zela berretsi zuen. "Denok elkarrekin borroka egin behar dugu".
OEIT: "Aldaketa klimatikoa da munduko biztanleriarentzat arrisku handiena"
Erraustegiak gu guztion osasunean duen eragina ikertzen urteak daramatzan mediku eta aditu taldeak, Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak ere Donostiako mobilizazioan parte hartu zuen, arrazoi argi batengatik. "Kutsaduraren aurka gaude". OEIT-ko ordezkariaren esanetan, "kutsadurak arrisku bat suposatzen du osasunerako. Kutsadura eta aldaketa klimatikoa da mundu osoko biztanleriarentzat arriskurik handiena". OEIT-k horregatik bultzatzen dituela ekimenok gaineratu zuten.
Eguzki: "Pentsatu globalean, ekin lokalean"
Klima aldaketaren aurkako mundu mailako borrokak tokian tokiko hamaika borroka ditu. Gurean, hurbilenean, Donostiako ostiraleko mobilizazioan parte hartu zuen Eguzki talde ekologistatik gogorarazi zutenez, izen abizen propioak ditu; erraustegia. Tokian tokiko borrokei, eta aldaketa klimatikoaren borroka globalari aurre egiteko moduak bi dira, elkarrekin uztartu beharrekoak. "Pentsatu globalean baina ekin lokalean".
Albiste hau Noaua-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu.
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]
Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]
Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]
Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]