Larreak irekita, Aralarren dira abereak

  • Giro ederrean egin da larre irekiera ekitaldia, asteazkenean, Larraitzen. Jojo Goienetx Garaziko Mendietako Elkargoko lehendakaria eta laboraria arduratu da langa irekitzeaz.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko maiatzaren 2an - 09:50
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jai giroa nagusitu da asteazken goizean Larraitzen. Aralarko Larre Irekiera Festa egin dute. Urrira bitarte, 19.250 abere inguru elikatuko dira Enirio-Aralar Mankomunitateko belardi eta larreetan. Horietatik gehienak, 17.500, ardiak izango dira; 1.000, behiak eta 750, behorrak.

Goizetik izan da zer ikusi Larraitzen. Artisau postuak jarri dituzte, gazta, bestelako elikagaiak eta pintxoak ere eros zitezkeen. Horrez gain, Ostadar dantza taldeak emanaldia eskaini du goizean zehar eta eguerdian Mikel Mendizabal eta Bixente Gorostidi bertsolariek saioa eskaini dute.

Ekitaldia nagusia 11:30ean egin dute. Larreetako langaren giltza eskuratu aurretik hitza hartu dute Arantxa Ariztimuño Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Natura Inguruneko zuzendariak eta Jose Miguel Santamaria Enirio-Aralar Mankomunitateko presidenteak. Azken honek eman dio larreak irekitzeko giltza Jojo Goienetx Garaziko Mendietako Elkargoko lehendakariari. Horiekin batera, mankomunitateko udal herrietako ordezkariak eta sindikatuetako kideak egon dira oholtzan.

Oholtzako ekitaldiaren ondoren, langara gerturatu dira oholtzako kideak eta Jon Zubizarreta Abaltzisketako alkateak suziria bota duenean ireki du giltzaz langa Goienetxek. Horrekin batera, behi, behor eta ardiak txalo artean sartu dira larreetara. 

 

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lehen sektorea
2025eko abenduaren 10
Sagastietako bioaniztasuna
Etengabe esperimentatzen, lurrari begira beti

2025eko abenduaren 10
Sagarraren ekoizpen kostuak
Sagardoa merke… baina noren bizkar?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!