Langileak kaleratzea “merkeago” balitz aldi baterako kontratu gutxiago egingo liratekeela dio Confebaskeko buruak

  • Roberto Larrañaga Confebaskeko zuzendariak ukatu egin du denboraldi baterako kontratuen igoera  gertatu denik, baina adierazi du langileak kaleratzea merkatu ezean hauek bere horretan mantenduko direla.

Roberto Larrañaga Confebaskeko zuzendaria

2018ko uztailaren 11n - 13:22
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

El Diario egunkariari eskainitako elkarrizketa batean irakurri daitekeenaren arabera, Larrañagarentzat lan kaleratzeak merkatzeak kontratu hobeak ekarriko lituzke. Bere hitzetan, aldi baterako kontratuen kopurua “ez dabil handiagotzen”, baina “kaleratzeko baldintzak moldakaitzak diren bitartean, denboraldi baterako kontratuak egongo dira”. Honen aurrean, lanaldiaren “malgutasuna” defendatu du Larrañagak, hau “muturreraino eraman ahal izan ezkero” aldi baterako kontratuak murriztuko liratekeelakoan. “Mundua aldatu egiten da, eta lan erlazioek ere hala egin behar dute”, adierazi du.

Gazteen egoerari erreparatuta, hauen artean behin-behineko kontratuak eta prekarietatea beti eman direla adierazi du. Are gehiago, prekariotzat zer jotzen den aztertu beharra seinalatu du, EAEn 1.000 eurotik gorako soldatak nagusitzen direla esanez. Kanpora lan egitera doazen gazteetatik, “beharrizanagatik soilik %7k alde egiten duela” defendatu du.

Soldatak igotzen ari dira patronaleko buruaren arabera. Eta gaineratu du EAEn izatez ez dela soldata jaitsierarik eman, gehienez ere langileek erosteko ahalmena galdu dutela bere ustetan, “gutxi izan den arren”.

Espainiako Lan Erreforma mantentzearen eta lan jarduna enpresen beharretara moldatzearen alde agertu da Larrañaga. Egun, “lan erlazioetan egonkortasun-baldintzak ez direla ematen” adierazi du, eta enpresaren hazkundea zein egonkortasuna kaltetzea leporatu dio EAEko gehiengo sindikalari. “ELA eta LAB ez dira hitzarmenak sinatzearen alde egotekoak, eta hitzarmenak dira egonkortasuna ematen dutenak”, adierazi du.


Irakurri gehiago: Ekonomia
Ekonomia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.