Langile publikoen manifestazioak maiatzaren 11n, lanorduak luzatzearen kontra

  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako langile publikoek manifestazioak egingo dituzten maiatzaren 11n hiru hiriburuetan. 35 orduko lanaldia luzatzeko erabakia atzera bota dezala eskatu diote ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek Eusko Jaurlaritzari.


2013ko maiatzaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Dekretua atzera bota dezala eskatu diote sindikatuek Jaurlaritzari (Argazkia: ELA)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sindikatuek, Funtzio Publikoaren Mahaitik altxatu eta ordu gutxira egin dute deialdia. Besteren artean, 35 orduko lan-astea luzatzeko eta baimen-egunak seitik hirura murrizteko erabakiari eutsi dio Jaurlaritzak. Sindikatuek neurriok salatu eta manifestazio deialdiak egin dituzte. Gasteizen, Bilbon eta Donostian egingo dira maiatzaren 11n, Dekreturik ez, Enplegu suntsiketarik ez, Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki lelopean.

Lanaldiari dagokionez, urteko 1.592 orduetatik 1.614 ordura igo nahi du Jaurlaritzak.

ELAren iritziz, lanaldia luzatzen duen dekretuak "enplegua suntsitzen du". Hala, sindikatuek Jaurlaritzari eskatu diote bete ditzala 35 orduko astearen legea eta 2010eko Mahai Orokorreko akordioa.

Andres Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordearen hitzetan, "tamalgarria" da langile publikoen lan baldintzak hobetzeko aurrerapausorik eman ez izana. Elkarrizketei heltzeko "erabateko borondatea" duela gaineratu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Murrizketak
Eguneraketa berriak daude