Langile bat hil da Olaberriko Arcelor Mittal enpresan

  • Zamalanak egiten ari zela bi ibilgailuaren artean zanpatuta hil da, LAB sindikatuak salatu duenez. Urteko zazpigarren lan istripu hilgarria da Hego Euskal Herrian.


2020ko urtarrilaren 22an - 15:37
Arcelor Mittalek Olaberrian duen lantegia. Argazkia: Eitb.

Asteazken eguerdian garraiolari bat hil da Olaberriko (Gipuzkoa) Arcelor Mittal enpresan. LABek jakinarazi du heriotza: “Lehen datuen arabera, hildako garraiolaria zamalanak egiten ari zela ibilgailua gainera etorri zaio, eta beste kamioi baten kontra zanpatu du. Garraiolaria berehala zendu da”. Hildakoaren senide, lagun eta lankideei elkartasuna adierazi eta istripua salatu du sindikatuak.

Urteko zazpigarren heriotza Hego Euskal Herrian

2013an enpresa berean antzeko beste heriotza bat gertatu zela nabarmendu du LABek. Aurten zazpi dira Hego Euskal Herrian lanean hildako langileak sindikatuaren arabera. Horren aurrean, mobilizatzeko deia egin du, “guztien artean, langile zein jendarte, sarraski hau geldiarazi dezagun”. Eusko Jaurlaritzari ere zuzendu zaio: “Non daude Gasteizko gobernuko arduradunak heriotza horiek salatzeko? Zer aldaketa egiteko eta zer pauso emateko prest daude egoera eta eredu kriminal hau geldiarazteko?”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2024-02-15 | ARGIA
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean

Ostegun eguerdian gertatu da ezbeharra Cementos Portland enpresan, Olaztin. Urtea hasi denetik 15 langile hil dira Euskal Herrian.

 


Hiru egunetik behin langile bat hil da Euskal Herrian, urtea hasi zenetik

Durangon 47 urteko langilea hil da asteartean eta jadanik istripuz hildako 14. behargina da aurten Euskal Herrian, LABek emandako datuen arabera. Fumbarri lantegiko teilatuan lanean ari zela erorita hil da langilea eta azpikontrataturiko enpresa batentzat ari zen. Sindikatuek... [+]


2024-01-22 | ARGIA
Lau langile hil ziren Euskal Herrian aurreko astean

Urizaharreko harrobian lanean ari zela hil zen behargin bat joan den ostiralean, makina batek harrapatuta. Urtea hasi denetik, zortzi langile hil dira.


Eguneraketa berriak daude