Langile bat hil da Iruran

  • Ostegunean Irurako Laskibar industrialdean jazotako lan istripu baten ondorioz hil da langilea. Gertakariaren harira, ostiralean elkarretaratzea egingo dute sindikatuek industrialdean bertan.


2020ko ekainaren 25ean - 12:27
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lan istripua ostegun eguerdian gertatu zen, 12:40 aldera. Jasogailu baten goialdean pintaketa lanak egiten ari zen langilea zazpi metroko altueratik erori zen, eta bertan zendu zen. Hildakoak 45 urte zituen.

Euskal Herrian aurten hildako 34. langilea da, eta zifra horri gehitu behar zaizkio Zaldibarko zabortegiaren azpian desagertutako bi langileak.

Gertakariaren harira, sindikatuek elkarretaratzea deitu dute ostiralean 11:00etan, Laskibar industrialdeko sarreran dagoen biribilgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Eguneraketa berriak daude