Langile bat hil da Eibarren, teilatutik erorita

  • 60 urteko langileak Proyectos y Reformas Leire enpresarentzat egiten zuen lan. Pabiloi bateko teilatuan ari zen lanean, itoginak konpontzen, eta bost metroko alturatik erori da. Aurten dagoeneko 14 dira lan istripuan hildakoak, horietatik bost altueratik erorita.


2022ko martxoaren 29an - 07:51
Argazkia: EITB.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lan istripua martxoaren 28 goizean gertatu zen, 11:15 aldera. Langilea altueratik erori zen eta larrialdi zerbitzuek Donostiako Ospitalera eraman zuten. 17:00etan eman zuten jakitera haren heriotzaren berri.

LAB sindikatuak sare sozialetan zera adierazi du altueratik eroritakoen heriotzaz: "neurri egokiak hartuz gero erabat ekidin daitekeen lan istripu mota" dela. Eta zera gehitu du: "Odoluste honek erantzuleak ditu".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Eguneraketa berriak daude