Langile bat hil da Bilboko portuan, kamioi batek zapalduta

  • Asteartean gertatu da ezbeharra, Bilboko portuko Punta Luceroko harrobiko egonkortze obretan.


2018ko ekainaren 14an - 10:04
Bilboko portuko lan istripu baten salatzeko egindako manifestazioa (Argazkia: J.P.)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

41 urteko gizonezkoa da zendutakoa, eta hamalau urte zeramatzan Viuda de Sainz enpresarentzat lanean. Honekin, 24 dira prekarietate eta lan-baldintzen ondorioz aurten Euskal Herrian hildakoak.

Orozkoko langileak gogoan

Asteartean, bi orduko lanuzteak eta manifestazio isila egin zituzten Orozkon, maiatzaren 30ean Arriberri harrobian gertatutako lan istripua salatzeko. Ezbeharraren ondorioz Arcanor enpresako bi langile zauritu ziren, 54 eta 47 urtekoak. Egun berean hil zen bietako bat, eta egun batzuetara bigarrena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!