Langile bat hil da AP-15 autobidean Nafarroan, kamioi batek harrapatuta

  • Eguerdian gertatu da istripua, 25. kilometroan, Nafarroako Martzilla herriaren inguruan. 2025ean hil den zazpigarren lagilea da.


2025eko otsailaren 18an - 14:41
Nafarroako Foruzaingoa Martzillako peajean kontrol bat egiten, 2024an Foruzaingoa
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nafarroako Gobernuak jakinarazi dutenez, hildako pertsona errepidean zerbitzua ematen duen Gruas Barragan enpresako langilea zen, garabi bat gidatzne egiten zuen lan. Hain zuzen ere, matxura zuen ibilgailu bati laguntzen ari zen 46 urteko langilea, kamioi batek harrapatu duenean (LABen arabera, auto batek harrapatu du). Larrialdi zerbitzuak bertaratu diren arren, han bertan hil da langilea. Guardia Zibila kasua ikertzen ari da, istripua nola izan den argitzeko.

Urteko zazpigarren langile hila

LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, 2025 urtean lan istripuetan hildako zazpigarren langilea da. 2024an 64 izan ziren hildakoak.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...