Langile bat hil da Antsoainen

  • Astelehenean jazo zen lan istripua. Langilea zazpi metroko altueratik erori zen.


2019ko urriaren 15ean - 10:28
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mohamed Zhari Bootaleb, Iruñeko 46 urteko langilea, Grupo San Cristobal enpresaren industria nabe huts batean ari zen lanean Antsoainen (Nafarroa). Berriak emandako informazioaren arabera, sabaiaren isolamendu lanetan ari zen. Horretan zebilela, sabai-leihotik erori zen, zazpi metroko altueratik.

Nafarroako ospitale gunera eraman zuten zaurituta, lesio traumatikoekin eta garezurreko traumatismoarekin. Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez, zendu egin da.

Nafarroako Foruzaingoko polizia judizialaren esku geratu da gertatutakoaren ikerketa.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.